Moda (estatistika)

Wikipedia(e)tik

(Modatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moda aldagai bakarreko datuetarako (koantitatibo zein koalitatibo) edo probabilitate banakuntza baterako, maiztasun handienaz agertzen den balioa edo kategoria da. Batezbestekoa edo mediana bezala, zentro neurria da eta datu multzoa balio bakar batera laburbiltzeko erabiltzen da, nahiz eta aipatutako neurri hauen oso ezberdina izan daitekeen, batez ere alborapen handiko banakuntzetan.

Moda anitza izan daiteke. Moda aniztasunezko egoera harrigarri bat banakuntza uniformean gertatzen da, non balio guztiak probabilitate berekoak diren.

[aldatu] Kalkulua lagin baterako

Adibidez, datuak 2-2-2-3-3-3-3-4-4 izanik, moda 3 da.

Moda, mediana eta batezbesteko aritmetiko sinpletik bereizten duen adibide bat jar daiteke:

  • 1000 pertsona bizi diren herri batean 600ek 100€ dituzte, 350ek 500€ eta 50ek 10.000€.
    • Moda: 100€ da gehien dagoena.
    • Mediana: 100€ da guztien zentruan dagoena.
    • Batazbestekoa: 735€ da.

Kasu honetan batazbestekoak ez digu informazio gehiegirik ematen, eta moda da zentro neurri adierazgarriena.

[aldatu] Moda probabilitate banakuntzetan

Probabilitate banakuntza diskretua bada (banakuntza binomiala, esaterako), moda probabilitate handieneko balioa izango da.

Banakuntza jarraietan, probabilitate trinkotasuna handien egiten duen balioa izango da, trinkotasun funtzioan maximoa ematen duen balioa alegia.

Tresna pertsonalak