Modest Musorgski
Wikipedia(e)tik
Modest Petrovitx Musorgski, errusieraz Модест Петрович Мусоргский, (1839-1881) musikagile errusiar erromantikoa izan zen.
[aldatu] Bizitza
Karevo-n (Errusian) jaio zen 1839ko maiatzaren 20an. Jaioterrian piano eskolak amarengandik jaso zituen. 1849an familiarekin San Petersburgora joango da eta ikastegi militar batean sartuko.
Antón Requerí bere irakaslea izan zen. 1857an Mili Balakirev izeneko bat ezagutuko du baita Cesar Cui ere. Milizia utzi beharko du eta konposizioan ibiltzeko eskainiko diote.
Osasun krisia pasatu ondoren (kirioak), bohemioak bere apartamentuan onartzen hasiko da. Geroago, 1868. urtean, Balakirev-en klaseak emateko ardura egokituko zaio. Bere buruarengan konfidantza galdu eta berriro ikasten hasiko da, oraingoan Nikolai Rimski-Korsakov-ekin.
1871 eta 1874 garaian sormen handiaz ibiliko da. Boris Godunov-ekin batera konposizio batean murgilduko da Erakusketa bateko koadroak, bere lan ospetsua, garai hartakoa da Alkoholarekin ohitura txarrak dauzka eta horrek problema latzak ekarriko dizkio.
1881an Delirium Tremens krisi baten ondorioz, ospitale militar batean hil zen San Petersburgon, martxoaren 20an. Berrogeita bi urte zeuzkan. Bere musika bere bizitzaren islada da eta bere bizitzako gauzarik gogokoena bihurtuko zen.

