Moe Szyslak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moe Szyslak 
Simpsondarrak saileko pertsonaia

Sexua Mtulia
Herrialdea Springfield
Lanbidea Tabernaria
Adiskideak Homer Simpson, Barney Gumble, Lenny Leonard, Carl Carlson, Sam eta Larry
Etsaiak Telefono bromak egiten duen pertsona
Erlijioa Suge enkantatzailea

Moe Szyslak Simpsondarrak telesailko pertsonai bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Springfield-en bizi den tabernari (eta boxeolari ohia) da, bakartia eta umore txarrekoa da. Bere tabernak "Moe's" du izena, eta bertara Homer Simpson, Barney Gumble, Lenny Leonard, Carl Carlson eta beste lagun asko joaten dira lanetik irten ondoren. Taberna honetan zerbitzatzen den edari bakarra "Duff" garagardoa da, nahiz eta The Simpsons telesaileko atalen batean beste edariren bat atera. Gizon honen beste ezaugarri bat, bezeroren batekin haserretzean eskopeta atera eta hau uxatzeko joera da.

Bizitako abenturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Behin neskalaguna izan zuen, baina Moeri dirua bukatzean honek alde egin zuen.
  • Dirua lortzeko, autoaren aseguru konpainiari ziria sartzen saiatu zen, Homerri autoa lapurtzeko eta trenbidean uzteko eskatuz.
  • Aurpegia eraldatu egin zioten ebakuntza baten bidez, itsusia zela eta, baina denbora gutxira pareta bat gainera erori zitzaion eta lehen zegoen bezala gelditu zen.
  • Aberats egiten saiatu zen bere tabernan Homerri lapurutako edari sekretu bat serbitzatuz, baina Homerrek bere planak zapuztu zituen.
  • Homerren boxeo entrenatzailea izan zen, baina honek kale egin zuen.
  • Marge Simpson asko miresten du.
  • Atal batean laztan handia hartzen dio Maggie Simpsoni, Homerren alaba gazteenari.