Mephitidae

Wikipedia(e)tik
(Mofetatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Mephitidae
Mofeta marraduna
Mofeta marraduna
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Mephitidae
Generoak

Irakurri testua

Mofeta edo Mephitidae ugaztun haragijale familia bat da. Oso ezagunak dira mehatxupean isurtzen duen gai kirastunagatik. Mofetaren larrua, bestalde, oso preziatua da.

[aldatu] Ezaugarriak eta jokaerak

Ezaugarririk nabarmenena du usain txarra, kirastuna, uzkiko guruinek isurtzen dutena. Mofetak isurtzen du kirats hori bere burua arriskupean ikusten duenean. Isuri aurretik, mofeta bakoitzak jarrera bat hartuko du, espeziearen arabera: batzuek buztana jasoko dute, beste batzuek, ostera, atzeko hankak. Edozein modutan, arrisku egoeretan, espezie guztiek egiten dute soinu zorrotz bat.

Ile gehiena beltza eta distiratsua du, eta bizkarraren alde banatara bi zerrenda zuri ditu, lepotik buztaneraino. Omniboroa edo orojalea da, intsektuak jan ditzake, arrautzak, fruituak, ugaztun txikiak, txoriak eta eztia. Jeneralean, gauez ibiltzen da janari bila.

Mofeta emea 55 egun izaten da umedun, eta 1 eta 10 ume egin ditzake. Horiek amaren esnea edaten dute, 10 bat astez.

[aldatu] Habitat edo berezko ingurunea

Mofetak zuloetan bizi dira, emeek egiten baitituzte neguan, eta bertan igarotzen dute lozorro aldi bat, nahiz eta hori ez den iristen erabateko hibernaziora.

Zenbaitetan partekatzen dituzte zuloak otsoekin eta mapatxeekin.

[aldatu] Generoak eta espezieak

Garai batean adituek jo dituzte mofetak mustelidoen azpifamiliakotzat, harik eta ADN ikerketa lan batek Mephitidaen familian kokatu zituen. Gaur egun, mofetak 11 familiatan sailkatzen dira, 4 generotan banatuta:

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak