Mohamed ElBaradei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mohamed ElBaradej edo Mohammed El-Baradei (arabieraz: محمد البرادعي) (Egipto, 1942ko ekainaren 17 - ) Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (EANA) Zuzendari Orokorra da, Nazio Batuen Erakundearen esanetan dagoen naziorteko erakunde bat. EANArekin batera 2005ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

1962an Kairoko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen eta Nazioarteko Zuzenbidean doktorea da New Yorkeko Unibertsitatean. Diplomatiko gisa lanean hasi zen Egiptoko Kanpo Aferen Ministerioan eta Geneva eta New Yorken ordezkari izan zen.

1984an EANAn lanean hasi zen eta 1997tik aurrera Zuzendari Nagusi izendatu zuten. Hans Blixekin batera Iraken arma ikuskaritza egin zuen eta bera izan zen NBEren gidari herrialdean. Bere esanetan Iraken ez zegoen Nigerretik ekarritako uraniorik eta horregatik Ameriketako Estatu Batuek, Britainia Handiak, Espainiak eta Portugalek sinatutako Azoreetako Deklarazioaren aurka agertu zen.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mohamed ElBaradei