Moirak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moirak (antzinako grezieraz: Μοῖραι, "banatzaileak", Moerae latinizatua) antzinako Greziako jainkosak izan ziren, gizaki bakoitzaren patuaren irudiak. Oso lege estua zuten, eta jainkoek ere ezin zezaketen lege hori alda. Hari baten bidez gidatzen zituzten gizonen jaiotza eta heriotza. Hiru ziren: Kloto, Lakesis eta Atropos.[1].

Erromatar mitologian Parkak eta eskandinaviar mitologian Nornak bere baliokideak ziren[2]. Hasierako kosmogoniaren Tekmor eta Ananke jainkosak ordezkatu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2.   Ruck, C. A. P.; Staples, D. (1994), Carolina Academic Press, Durham, ISBN 9780890895757 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moirak Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.