Moldava
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| [[Irudi: |
||||||
| Luzera | 430 km | |||||
| Arroa | 28000 km² | |||||
| Emaria | 150 m³/s | |||||
| Iturburua | Šumava | |||||
| Ibai ahoa | Elba | |||||
Moldava ibaia (txekieraz Vltava, alemanez Moldau eta polonieraz Wełtawa), Txekiar Errepublikako ibairik luzeena. Bere ibilbidea, Šumavan hasi, eta, Český Krumlov, České Budějovice eta Praga igaro ondoren, Mělníken Elba ibaiarekin elkartu arte osatzen du. Bere luzera 430 kilometrokoa da, eta, gutxi gora-behera, 28.000 kilometro karratuko azalera bustitzen du. Elbarekin elkartzen den unean, honek baino ur kopuru handiagoa darama, baina, Elbarekin, angelu zuzen eran elkartzen da, eta, ondorioz, ibaiadar bat dirudi.
2002ko abuztuan, Moldavaren goraldi batek, zenbait pertsona hil zituen, eta, bere ibilbidean zehar kalte ugari eragin zituen.
Bedrich Smetana konposatzaile txekiarrak idatzitako lan ezaguna den "Nere Aberria" (Má vlast txekieraz) osatzen duten sei olerki sinfonikoetako batek, Moldava izena du, eta, musikaren bidez, ibaiaren ibilbidea gogorarazten du.