Molinao

Koordenatuak: 43°18′44″N 1°55′17″W / 43.31222°N 1.92139°W / 43.31222; -1.92139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Molinao
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′44″N 1°55′17″W / 43.31222°N 1.92139°W / 43.31222; -1.92139
Demografia

Molinao Altza (Donostia) eta Pasai Antxo artean kokatutako auzoa da, lurrak Donostiako aldean egonik[1]. Auzoan 100 bat herritar bizi dira[1].

Molinao Pasai Antxoren hegoaldearen eta A8 autobidearen artean kokaturik dago. Bertan Artxipi industriagunea dago. Solairu gutxiko etxeez osaturiko auzunea da, eta bi zatitan banaturik dago: Molinao Goikoa eta Molinao Behekoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserri ingurua izandako Molinao, auzo gisa, 1940ko hamarkadan sortu zen, Victorio Luzuriaga eta Campsa enpresei loturik. Auzoak izena berako etxe batetik hartu zuen: Molinao Etxea. Bertara hainbat lagun joan zen bizitzera, Nafarroatik, Galiziatik eta Espainiatik batik bat[2]. Garai hartan, auzoa 200 biztanle izatera iritsi zen.

Urteak pasata, auzoa hustuz joan zen, auzoko biztale ia bakarrak pertsona adinduak izanik. 1990eko hamarkadan, hala ere, biztanle berriak lortu zituen auzoak. Halaber, bertan zeuden "Argi Gorri" eta "Kanpsa" gune okupatuak ere, hainbat kontzertu eta ekimen antolatzen zituztenak. Hamarkada horretatik aurrera, auzotarren antolaketari esker, auzoak zerbitzu berriak lortu zituen Donostiako udalaren aldetik: parkea, sarrera berriak, etab. Molinaok, horrela, Trintxerpe eta Altzarekin lotzen dituen autobus linea dauka (Donostiako Tranbia Konpainiako 38. linea[3]).

Erreka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetatik Molinao erreka igarotzen da, auzoari izena ematen diona, ehunka metro batzuen ostean Pasai Antxon Pasaiako badian itsasoratzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa