Molukak
| Molukak | |
|---|---|
| Geografia | |
| Kokalekua | Hego-ekialdeko Asia |
| Koordenatuak | 3°9′S 129°23′E / 3.150°S 129.383°EKoordenatuak: 3°9′S 129°23′E / 3.150°S 129.383°E |
| Uharteak denera | ~1000 |
| Uharte nagusiak | Halmahera, Seram, Buru, Ambon, Ternate, Tidore, Aru uharteak, Kai uharteak |
| Azalera | 74.505 km² |
| Administrazioa | |
| Probintziak | Maluku probintzia, Ipar Maluku |
| Hiri populatuena | Ambon |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1.895.000 bizt. (2000) |
| Talde etnikoak | Nuaulu, Manusela |
Molukak[1] Asiako hego-ekialdean dagoen uhartedia da, Indonesiako lurraldea dena.
Izena[aldatu]
Historikoki txinatar eta europarrek "espezien uharteak" izenaz ezagutu dute. Egungo izena bertan aritu zen Jazirat al-Muluk merkatari arabiarretik datorkio[2].
Geografia[aldatu]
Politikoki, Moluka uharteek Indonesiako probintzia bakarra osatu zuten 1950 eta 1999 artean. 1999an Ipar Maluku (Maluku Utara) eta Erdialdeko Halmahera (Halmahera Tengah) erregentzia edo kabupatenek banatu eta Ipar Maluku probintzia osatu zuten. 1999 eta 2002 artean probintzia musulman eta kristauen arteko liskarrak zirela eta ospetsu bilakatu zen.
Turistentzako gidek 999 uharte dituztela dioten arren, bere azaleraren %90a itsasoa da[3]. Hona hemen uharte nagusiak:
- Ternate, nagusia
- Bacan
- Halmahera, handiena[3]
- Morotai
- Obi uharteak
- Sula uharteak
- Tidore
2000. urtean 1.895.000 biztanle zituen, herri nagusiak nuaulu eta manusela izanik.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11.
- ↑ Ricklefs, M.C. (1991), A History of Modern Indonesia Since c.1300 (2. argitaraldia), Londres: MacMillan, 24. or., ISBN 0-333-57689-6.
- ↑ a b Monk, K.A.; Fretes, Y., Reksodiharjo-Lilley, G. (1996), The Ecology of Nusa Tenggara and Maluku, Hong Kong: Periplus Editions Ltd., 9. or., ISBN 962-593-076-0.
| Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |