Monarka tximeletaren biosfera erreserba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monarka tximeletaren biosfera erreserba1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Monarchs overwintering Angangueo site in Mexico.jpg

Monarka tximeletak Sierra Chincuan

Mota Naturala
Irizpideak vii
Erreferentzia (ID) 1290
Kokalekua Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Monarka tximeletaren biosfera erreserba Mexiko erdialdean dagoen biosfera erreserba da, Michoacán estatuaren ekialdean eta Mexiko Estatuaren mendebaldean kokatua. Erreserba monarka tximeletaren (Danaus plexippus) habitata eta inguru naturala babesteko sortu zen eta 56.000 hektareako eremua hartzen du[1]. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

2007-2008ko neguan, monarka tximeletaren hamabi kolonia zeuden Mexikon, horietako zortzi erreserban. Horietako lau jendeari irekiak daude:

  • Sierra Chincua - Tlalpujahua eta Angangueo herrietatik hurbil (Michoacán).
  • La Mesa - San José del Rincón herritik hurbil (Mexikoko Estatua)
  • El Capulín - Donato Guerra eta San Juan Xoconusco herrietatik hurbil (Mexikoko Estatua)
  • El Rosario - Ocampo herritik hurbil (Michoacán)

Beste zortzi koloniak San José Villa de Allende eta Ixtapan del Oro herrietatik hurbil daude, baina ez dira bisitagai, tximeleta koloniei egin dakieken kaltea dela-eta[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monarka tximeletaren biosfera erreserba Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Romo, Luis (2008), «Ultimas noticias de la Reserva a la Biosfera Mariposa Monarca», México Desconocido: 24-29, http://www.mexicodesconocido.com.mx .
  2.   Novo, Gerardo (2002), The State of Mexico, 88. orrialdeak, ISBN 968 5437 26 2 .


Koordenatuak: 19°36′23″N 100°14′30″W / 19.60639°N 100.24167°W / 19.60639; -100.24167