Moncef Marzouki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moncef Marzouki
Moncef Marzouki
Datu pertsonalak
Izen osoa Mohamed Moncef Marzouki
Jaio 1945eko uztailaren 7a (78 urte)
Tunisia Grombalia (Tunisia)

Mohamed Moncef Marzouki (arabieraz: محمدالمنصف المرزوقي‎, Muhammad al-Munṣif al-Marzūqī; Grombalia, Tunisia, 1945eko uztailaren 7a - ) Tunisiako politikaria da.

Biografia

Bera erlijioari garrantzi handia ematen zion familia batean jaio zen. Aita Salah ben Yussefen aldekoa zuenez, Marokon erbesteratu ziren. Ondoren, Frantzian egin zituen medikuntzako, neurologiako, ikasketak[1].

1979an lehen erbesteari amaiera eman eta Susako unibertsitatean lana lortu zuen, eta hortik abiatuta militantzia politikoan hasi zen. Tunisiako Giza Eskubideen Ligako lehendakari aukeratu zuten 1989an eta Zine El Abidine Ben Ali presidentearen kritiko nagusienetako bat bihurtu zen orduan[1].

1991n, gobernuak Ennahda alderdi islamistaren kontra hasitako erasoen aurka azaldu zen eta horregatik, islamisten gertuko izatea leporatu zitzaion. 1994an presidentegai izaten saiatu zen Ben Aliren aurka, eta handik aurrera Marzoukiren aurkako presioa gogortu egin zuen gobernuak[1].

2001ean CPR Errepublikaren aldeko Biltzarra jaio zen, baina politikan ezin zuenez parte hartu, berriro, Frantzian erbesteratu zen. 2011n Tunisiara itzuli zen parlamentuak trantsiziorako presidente aukeratu zuen. Handik aurrera, Ben Aliren ingurukoen ezkerrekoan kritikak jaso zituen islamistekin zuen loturagatik[1].

Erreferentziak

  1. a b c d M. R., «Erbestetik, presidente kargura», Berria, 2014-11-23