Monitor (gerraontzia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Monitorra ibaietan eta kostaldeetan bonbardatze-lanak egiteko gerraontzi blindatua da. Orokorrean ontzi txikia da, baina bere neurrirako oso artilleria astuna eramaten du. Lehen kanoi-dorreak monitor motako ontzietan ezarri ziren. Gerraontzi hauen izena AEBetako USS Monitor itsasontzitik dator; 1862an Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilerako uretaratu zuten itsasontzitik, alegia. Bigarren Mundu Gerraraino beren eginkizuna egin eta gero, desagertuz joan dira itsas armada guztietatik.

Euskal Herrian gerra ekintzak egin dituen bakarra Puigcerdá monitorra izan da, Hirugarren Karlistaldian liberalen alde Bilbo defendatu baitzuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monitor (gerraontzia) Aldatu lotura Wikidatan