Monoteismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Monoteismoa (grezieraz μονος, monos, "bat"; y θεος, theos, "jainko") Unibertsoaren sortzaile eta gizakiaren aita den jainko bakarraren izatea onartzen duen sinesmen erlijiosoa da. Hiru erlijio monoteista handiak kristautasuna, islama eta judaismoa dira. Sinismen monoteistak Teologian oinarrituak daude. "Jainkoari buruzko jakintza" honek, Jainkoaren eta Kosmosaren osakera igerri eta dotrina etikoak ezartzen dituena da; fedearen oinarri moduan kode edo liburu sakratu batzuk izaten dituzte (Biblia, Korana edo judutarren Tanaja).

Sinesmen politeistak dituzte aurrez aurre. Erlijio monoteistek Mesias edo Jainkoaren mezulariak dituzte beren tradizioetan: Abraham, Moises, Jesukristo, Mahoma. Musulman, judutar eta kristauek, Jainkoaz gainera aingeru, goiangeru, santu, deabru eta antzeko izakietan sinesten dute, hauetako askoren jatorria erlijio politeistetan egonik. Judaismoa da bizirik dauden guztietan erlijio zaharrena.

Monoteismoa dogmatikoa izan ohi da, hau da, egia unibertsal ukaezinak ezartzen ditu, sinestun guztiek bete beharrekoak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]