Monozito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monozito baten irudiak

Monozitoak leukozito mota bat dira, agranulozitoen taldean sailkatzen direnak. Leukozito handienak dira (7-15 μm) eta fagozitosi egiteko ahalmena dute (fagozitoak baitira). Haien nukleoak giltzurrun-itxura du.

Monozitoak, odoleko gainontzeko zelulen antzera (leukozito guztiak, eritrozitoak eta plaketak) hezur-muinean sortzen dira. Batzuek aske irauten dute odolean, baina beste batzuk ehunetara pasatzen dira, eta bertan makrofago bihurtzen dira.

Odoleko leukozitoen %3 eta %9aren arteko portzentaia osatzen dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monozito Aldatu lotura Wikidatan