Monroe doktrina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Monroe, AEBetako 5. presidentea
John Quincy Adams estatu idazkaria, Monroe doktrinaren idazlea.

Monroe doktrina 1823ko abenduaren 2an James Monroe estatubatuar presidenteak hasitako politika bati deritzo, non europar gobernuak Ameriketako herrialdeak kolonizatu ala beraien barne politikan eragina izan nahi izanez gero, AEBek erasotzat hartu eta eragotziko zutela esaten duena.

Monroe doktrinaren arabera, ekialdeko lurraldeak ez zeuden jada europar herrialdeek kolonizatzeko prest eta AEBek Europako barne gaietan eragina izango ez zuten bezala, hauek europarrengandik berdina espero zutela Ameriketan. Doktrina Amerikako hainbat herrialde Espainiatik independizatzen ari zirenean irten zen, eta askatasuna lortu berri zuten herrialde hauek beste herrialde baten kolonia bihur zitezkeen beldurraren erantzuna izan zen. Hala ere, erantzunak ez ziren itxarotekoak egin eta Errusiaren 1921 Ukase-n deritzonean ipar mendebaldean errusiar itsasontziak izan ezik kostara hurbiltzeko debekua ezarri zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Monroe presidente amerikarrak kongresuaren aurrean aurkeztu zuen lehenengo aldiz doktrina hau. AEBen atzerri politikaren norabidea zehaztu zuen eta denboran zehar iraun du Calvin Coolidge, Herbert Hoover, John F. Kennedy eta beste batzuek aldarrikatu dutelarik.

Roosevelten korolarioa Monroe doktrinari (Theodore Roosevelt presidente zenean gehitua) europar influentzia Latinoamerikan geldiarazteko ekintza militarrak hartuko zituztela azpimarratzeko izan zen.

Monroek ez zuen sekula imajinatuko berak ateratako doktrina hark ia bi mende iraungo zituenik aldaketa oso gutxi jasanda. Helburu nagusia Latinoamerikako herrialdeak Europako eskuhartzeak eta kontroletik kanpo mantentzea zen. Doktrinak, Europa eta Amerika influentzia esfera desberdinak zirela zioen, independente eta askeak ziren herrialdeek osatzen zutelako. Doktrina hau esaldi batez laburtu ohi da “Amerika amerikarrentzat” alegia. Doktrina honek britainiarren onespena izan zuen, beraien Pax Britannica edo itsasoetan neutraltasuna mantentzeko politikarekin bat zetorrelako. Errealitatean industrian gorakada handia zuten britainiarrek nahi zutena amerikar herrialde berriekin komertzioa ahalbidetzea zen, espainiar politiken aurka zetorrena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]