Mont Blanc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Alpeetako mendi garaienari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Montblanc (argipena).
Mont Blanc
Montblanc.jpgMont Blanc iluntzean.
Garaiera 4.808 m
Kokapena FrantziaFrantzia
Koordenatuak 45°50′01″N 06°51′54″E / 45.83361°N 6.86500°E / 45.83361; 6.86500Koordenatuak: 45°50′01″N 06°51′54″E / 45.83361°N 6.86500°E / 45.83361; 6.86500
Mont Blanc non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Mont Blanc
Mendilerroa Alpeak
Lehen igoera 1786ko abuztuaren 8an Jacques Balmat eta Michel-Gabriel Paccard.
Ohiko bidea Voie des Cristalliers edo Voie Royale.

Mont Blanc[1] Alpeetako gailurrik altuena eta esanguratsuena da, baita munduko mendirik ezagunenetako bat ere. Ofizialki 4.808 metroko garaiera du eta mendebaldeko Europako altuena da (Europako mendirik altuena Elbrus da, 5.642 metrokoa).

Italieraz bere izena Monte Bianco da.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia eta Italia arteko mugan dago kokatua, nahiz eta iturrien arabera aldatzen den. Frantsesen arabera, gailurra Frantziako mugen barnen dago kokatua erabat, italiarren ustez, aldiz, erdibanatua dago.

Bere altuera zehatza aldakorra da, gainean duen elur geruzaren araberakoa. Honen lodiera 10 eta 15 metro bitartekoa izan ohi da. Azken urteetako neurketek 4.807 eta 4.810 metro bitarteko emaitzak eman dituzte.

Mont Blanc-eko mendiguneari izen ematen dio. Alpeetako gailur multzo garrantzitsua da hau, 4.000 metro baino gehiagoko tontor ugari dituena.

Glaziare ugari dago bertan eta Mont Blanc mendiaren gailurretik garrantzi handiko batzuk jausten dira, hala nola, Brenva, Miage eta Bruillard hegoaldera eta Bionnassay, Taconnaz eta bereziki Bossons-etakoa iparraldera. Azken hau, XX. mendearen hasieran, haranaren behealderaino iristen zen, 1.000 metroko altueraraino. Gaur egun 1.400 metrotaraino egin du atzera.

Glaziar iraunkorrek Alpeetako inguruan duten garrantziaren adierazle da guztiek berezko izena izatea, ezaguna eta urtetan mantendua.

Mont Blanc inguruan aurki daitezkeen bi hiririk garrantzitsuenak Chamonix (Savoia Garaia, Frantzia) eta Courmayeur (Aosta Ibarra, Italia) dira.

Orogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologikoki, herzyniar toleskuntzekin sortu zen, toleskuntza alpetarrari izen emanez. Mendigune guztiaren egitura granitozkoa da eta eraketa erlatiboki berria du (Pirinioak baino berriagoa). Horregatik ditu hain gailur eta orratz zorrotzak, oraindik erosiorik jasan ez dutenak.

Lehenengo igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1760an Horace-Benedict de Sausure izeneko Genevako gizon aberats bat Mont Blanc ingurura abiatu zen. Bere nahia gailurrera igotzea zen, baina ez zuen bere burua gai ikusten hori egiten zuen lehen pertsona izateko. Hortaz, bide bat topatzen zuenarentzat diru kopru handi bat eskaintzea erabaki zuen. Hainbat saiakera egin ziren, gehienak seriotasun handiegirik gabeak, 1786ko abuztuaren 8an, ondo entrenatutako bi zalek, Jacques Balmat-ek eta Michel Paccard doktoreak (azken honen nahia altuera horretan barometro aneroide baten balioa aztertzea zen), gailurrera iritsi eta oso-osorik jaistea lortzen duten arte. Urtebete geroago, abentura honen sustatzaile izan zen Horace-Benedict de Sausure jaunak ere gailurra zapaltzea lortu zuen, Chamonix-eko gida talde baten laguntzaz.

Turismoa eta alpinismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L'aiguille d'Argentière, Mont Blanc-ean

Badira gutxienez bi mende inguru horretako mendien edertasunak urtero turista asko erakartzen dituela, bereziki mendigunearen Frantziako aldean. Honek erabat aldatu ditu herrialdea eta bertako ohiturak eta kultura.

Eraldaketa hauetako bat Chamonix-en sortu zen alpinismoak sortu zuen.

Gaur egun Mont Blanc zale ugariren xede da, udaberrian mendiko eskia egitera, Aigulle du Midi eta Grands Mulets-eko estazioek erakarriak, eta udan Las Houches eta Aigulle de Gouter-era. Han dago izen bereko aterpetxea.

Ibilbide hauek ez dute aparteko zailtasunik: eski ibilbideak, Alpeetako bideak graduatzeko erabilitako eskalaren arabera, BSBA (eskiatzaile ona-alpinista ona) maila du eta PD (zailtasun txikia) udako ibilbideak. Hala eta guztiz ere, bereziki eski ibilbidea lan zaila da nahikoa esperientziarik eta gaitasun gabeko alpinistentzat.

Badira beste hainbat ibilbide, bereziki Italiako aldeko zenbait, zailtasun handikoak.

Edozein kasutan ere, oso mendi garaia da, malkartsua. Bere latitudearen eta altueraren ondorioz, beti aurkitzen ditugu bertan hotza, elurra eta izotza. Edozein saiakera edo hurbilketa aurrez era egokian dokumentatu behar da Chamonix, Las Houches edo Courmayeur inguruan dauden mendi elkarteen eta mendiko giden egoitzetan.

Zerbitzu eraginkor hauek izan arren, urtero ehundaka istripu larri gertatzen da mendigune honetan.

Mont Blanc-eko tunela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mont Blanc mendiaren azpian errepide-tunel bat dago, Frantzia eta Italia lotzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mont Blanc