Monte Albán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Monte Alban West Side Platform.jpg

Mendebaldeko plataforma

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia 415
Kokalekua Mexiko
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Monte Albán Mexikoko Oaxaca estatuko hiriburu den Oaxaca de Juárez hiritik 10 kilometrora dagoen eremu arkeologiko bat da. Monte Albán, denbora askoan, Aro Aurreklasiko ertainean (K. a. 1500-K. a. 700) San José Mogote gainbera hasi eta Monte Albán bera ere IX. mende inguruan erori zen arte, Oaxacako Erdialdeko Haranetan botere menderatzailearen egoitza izan zen. Zapotekek Aro Aurreklasiko Berantiarrean sortu zuten hiri honen antzinako izena eztabaidagai da. Iturriren batzuen arabera, jatorrizko izena Dani Baá izan zen. Aldiz, mixtekek hiria Yucucúi (mixtekerazko Yúcu-cúi, "Muino Berdea" esan nahi duena) bezala ezagutu zutela ezagutzen da.

Erdialdeko Amerikako metropoli handi gehienak bezala, Monte Albáneko biztanleria etnia anitzetakoa zen. Bere historian zehar, hiri honek Erdialdeko Amerikan oso garrantzitsuak izan ziren beste hiri batzuekin lotura oso estuak izan zituen, bereziki Teotihuacandarrekin Aro Klasiko goiztiarrean. Eliteak eta biztanleriaren zati handi batek hiria Xoo Fasearen amaieran utzi zuen. Alabaina, Monte Albángo Eremu Arkeologikoko multzoak osatzen duen zeremonia barrutia mixtekek erabili zuten Aro Postklasikoan. Garai honetarako, zapoteka herriaren botere politikoa zenbait hiri-estaturen artean banatua zegoen, Zaachila, Tehuantepec, Yagul eta Lambityeco kasu.

Bere existentzia garai kolonialean ezaguna izatea litekeena den arren, Monte Albán ez da konkistaren kroniketan edo hurrengo mendeetan aipatzen XIX. mendearen hasiera arte. XX. mendearen lehen erdialdean, Alfonso Caso mexikarrak egundaino aurkitu den Erdialdeko Amerikako urrelanen biltegi handiena zegoen 7. Hilobia aurkitzera eraman zuten indusketa batzuk egin zituen.

Espainiarren aurreko monumentu multzoa eta Oaxaca de Juárez hiriaren erdigune historikoa 1987an UNESCOren Gizateriaren Ondare programaren erregistroan gehituak izan ziren.

Inguru fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monte Albángo zeremonia gunea Oaxacako Erdialdeko Haranen erdialdean dagoen muino bakarti baten tontorrean dago. Monte Albánen tontorretik Oaxacako Haranaren hiru besoak ikus daitezke: iparmendebaldean Etla Harana dago, ekialdean Tlacolula Harana, eta, hegoaldean, Zimatlán-Ocotlán Harana. Dirudienez, antzinako zapoteka hiriko plaza nagusiaren kokagunea arrazoi estrategikoengatik aukeratu zen, zegoen lekuak hiria hobeto defendatzea ahalbidetzen baitzuen eraso militarrak gertatuz gero. Biztanle gehienak mendiaren magaletan zeuden lehengai ustelkorrez eginiko etxebizitzetan bizi ziren. Aldiz, elite politiko, militar eta erlijiosoak zeremonia gunearen barnean bizi ziren.

Oaxacako Harana bere klima epel eta euri moderatuengatik bereizten da. Alabaina, Atoyac ibaiaren presentzia nekazaritza loratzeko funtsezko ur iturri baten bermea zen, nekazaritza baitzen Erdialdeko Amerikako gizakien ekonomia jarduera nagusia, eskualdearen ezaugarri topografikoek ere mesedetzen zutena, alubioi zabal eta lurzoru emankorrekin. Monte Albán zen nekazal garrantzi handiko eskualde honen erdigune politikoa. Monte Albán muinoaren morfologia hiria eraikitzeko eta hiritar biztanleen propioak ziren eskakizun batzuk asetzeko egokitua izan zen. Alde batetik, Erdiko Plazak emaitza bezala bere gainean hiriko eraikinak eraiki ziren plataforma lau bat eman zuten zenbait bata bestearen atzeko lan behar izan zituen. Eraikin horiek eraikitzeko Erdialdeko Haranetatik gertu zeuden harrobiak erabili ziren. Bestetik, mendiaren magaletan, bertan bizitzeko eta nekazal lanetarako ziren terrazak eraiki zituzten, inguru honetan uda, udazkena eta negua hartzen dituen urtaro euritsuan ura biltzea ahalbidetzen zuten presa txikiez gain.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Monte Albán


Koordenatuak: 17°02′38″N 96°46′04″W / 17.04389°N 96.76778°W / 17.04389; -96.76778