Monte Altoko eguzki zentrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguzki energi "zelaia" Monte Alton.

Monte Altoko eguzki zentrala Nafarroako Milagro udalerrian dagoen 2007an zabaldutako eguzki zentrala da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Monte Altoko "eguzki ortua" inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiak energia bihurtzen duten ehundaka eguzki panel daude. 2007an instalazioak zabaldu zituenean, 14 milioi kilowatt ekoizteko gai ziren, eguzki ortu bateko eguzki panelek ekoitzitako energia kopururik handiena.

Proiektuan 753 pertsonek hartu dute parte, bakoitzak panel bat edo gehiago erosi dituelarik, horrela pertsona bakoitza panel baten jabe izango da urte jakin batzuetan. Egindako inbertsioa energia saltzeagatik lortutako dirutan jasoko dute. Inbertsioa guztira 65 milioi eurokoa izan zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.