Monte Cristoko kondea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monte Cristoko kondea
Egilea Alexandre Dumas (1844)
Generoa Historikoa, Abentura, Erromantikoa
Datuak
Jatorrizko izenburua Le Comte de Monte-Cristo
Herrialdea Frantzia
Formatua Inprimatua
Euskaraz
Izenburua Monte Cristoko kondea

Monte Cristoko kondea (frantsesez Le Comte de Monte-Cristo) 1844an Alexandre Dumas frantziarrak idatziriko abenturazko eleberria da, bere Hiru mosketariak eleberriarekin batera idazle honen idazlan ezagunetakoa da. Bere eleberri askotan gertatu zen bezala, dumasek iradokitzaile eta idazle laguntzaile gisa Auguste Maquet izan zuen.

Monte Cristoko kondea eleberria nagusiki mendeku baten kontakizuna da, halere honetaz gain beste hainbat gai ere ikusi ahal dira: itxaropena, justizia, errukia, barkamena eta heriotza. Bertan jasotzen diren gertakariak 18151838 urteen artean Frantzia, Italia eta Mediterraneoko uharteetan gauzatzen dira.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria Edmond Dantès Marsellara itzultzen den unean hasten da, hiri honetan bere sendia eta lagunekin elkartzen delarik. Dantés kapitain mailara igotzeko puntuan dago, baita Mercedes izeneko kataluniar andere eder batekin ezkontzeko ere.

Leclère, aurreko kapitaina zena, orain atzerriratuta dagoen Napoleon I Enperadorearen jarraitzailea dela aireratzen da, Leclèrek Dantèsi bere heriotzako unean Maréchal Bertrand mariskalari mezu bat eskura eman diezaion enkargatzen dio, mariskal handia Elba uhartean dagoelarik. Bere bisitan, Dantés Napoleonekin berarekin solastatuko da, Napoleonek Parisko gizon bati gutun konfidentzial bat eman diezaion eskatuko dio.

Halere, Dantés koitadua ez da konturatzen bere zoriak berak laguntzat dituenei ere eragingo diela. Danglars, kargamenduaren buruzagia eta Edmonden maila igotzearekin bekaizkor, eta Mercedes maite duen Fernand, era berean Edmond espioi bonapartista bezala salatu nahi du; orduan Dantés gaztea Villefort prokuradore eta magistratuaren aurrera eramana izango da.

Nahiz eta Villefort magistratua Edmonden errugabetasunaz berehala konbentzitu eta aske uzteko puntuan egon, mezuaren jasotzailea bere aita Noirtier dela deskubritzen du, bonapartista garrantzitsu bat. Halere, garaiko erregimen errealistarekin erlazioak hobetu nahian semeak bere aita salatzen du, bere leialtasunaren zalantzaren inguruko espekulazioen berpizteak bere ibilbidea politikoa eta berehala sendi aristokratiko bateko kide batekin burutuko duen ezkontza arrisku larrian jarriko lituzkeelako. Sekretu hau lurperatzeko asmoz, Villefortek Edmond Dantés gaztea If gaztelu ezin txarragora bere bizitzako azken egun arte ustel dadin bidaltzen du.

Aberastasunerako ihesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kartzelaldian, Dantès ernegatzen hasten da. Jainkoari bere askatasunaren alde otoitz egiten dio, baina urtez-urte sufritzen jarraitzen du, eta une berean jana jateari uko eginez bere buruaz beste egiten saiatzen da. Hiltzeko kinkan dagoenean, beste preso batek ihes egiteko asmoz horma zulatzen ari dela entzutean bizitzeko borondatea eta gogoa berreskuratzen ditu. Handik gutxira beste preso horrekin topatuko da, Faria abatea, bien artean oso adiskidetasun ona sortu eta Dantések aitatzat hartuko duelarik. Faria hainbat gaietan Dantésen maisu bilakatuko da, historiatik hasi eta matematika, hizkuntza eta filosofia irakatsiko dizkio. Fariarekin dituen solasaldien ostean, Dantèsek une hartan jasaten zuen sufrimendura kondenatu zuen historiako zatiak lotzen hasiko da. Berak eta Fariak ihes egiteko tunelean lan egiten dute, baina Faria zahar eta ahulak ezin izango du honen amaiera ikusteko biziraun. Bere burua hilzorian ikusirik, Fariak Dantèsi Monte Cristo uhartean ezkutatuta dagoen altxor handi baten berri ematen dio, honen balioa 1400 miloi dolarrekoa delarik, Dantés harrituta, hasieran abadearekin mesfidati da, kondenatu zuten gaiaren ondorioz presondegiko zelatariek "txoro" ezizena ezarri baitzioten. Dantèsek Faria abadearen gorpuaren lekua hartu eta ihes egiten du, halere hiltzeko kinkan egongo da, berak uste ez bezala zelatariek gorpua lurperatu beharrean kanoi bala astun batetara lotu eta inguruko amildegitik batetik itsasora bota baitute.

Ihesaldiaren ondoren, hiru hilabetez kontrabandisten artean egon ostean, altxorra berreskuratu eta bere burua Monte Cristoko konde izendatuko du. Presondegiko bere egonaldi luzeak fisikoki aldatu egin du, bere antzinako kideek ezagutzen ez duten punturaino; mentalki, ezagutza sakon eta zabalagoa du; sozialki, bere aberastasunari esker ere ateak irekitzen zaizkio. Halere, beharbada bere aldaketa handiena psikologikoa da; gazte idealista batetik gizon ilun eta bizi bat bilakatu baita, inbidiaz bere bizitza suntsitu zutenen aurkako planekin ia erabat obsesionatuta dago.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantès Marsella hirira itzuli eta maite dituen horiekin harremana berrartuko du, baina etsipena besterik ez du aurkituko. Nortasun ezberdinak bereganatuko ditu, italiar abate batetik hasi eta ingeles bankari bateraino, mozorrotu eta Dantésen azken gogoa betetzen ari delako itxura eginez, Edmond Dantèsek Caderousse bisitatu eta honen bidez bere susmoak baieztatuko ditu. Bere antzinako auzokidearen bitartez bera traizionatu zuten denek bizitzan arrakasta izan dutela jakingo du; Fernand Frantziako kondea eta parea bihurtu da, Danglars baroia eta Parisko bankari aberatsena da, eta Villefort paristar justiziaren pertsonifikazioa da, Procureur du Roi (erregearen prokuradorea, hots, erresumako fiskala) kargua baitu. Hortaz gain, Fernand Mercedesekin ezkondu eta Albert izeneko seme bat du.

Bien bitartean, Edmonden lagunek patuak eskaini dien sufrimendua jasan dute. Eleberriaren hasieran M. Morrel goranzka doan ontzigintza negozio baten nagusi aberats eta lagunkoia da. Baina Edmonden gartzela egonaldian zehar, Morrelek hainbat zoritxar tragiko pairatu ditu, eta Edmond Marsellara itzultzen den garaian Julie eta Maximilian bere bi semeak besterik ez zaizkio gelditzen, bere morroi leial batzuez gain. Ontziola porrot egiteko kinka larrian dago, eta Morrelek bere buruaz beste egiteko pentsamenduak ditu. Hau jakitean, Dantèsek azken unean bere anonimatutik eta "Simbak itsasgizona" ezizenaz Morrelen aberastasuna berrezarriko du...

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monte Cristoko kondea Aldatu lotura Wikidatan