Montenegroera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montenegroera
Crnogorski jezik, Црногорски језик
Non mintzatzen den: MontenegroMontenegro
AlbaniaAlbania 
Eskualdea: Balkanak
Hiztunak: 144.838
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Eslaviarra
  Hego-eslaviarra
   Hego-mendebalekoa
    Serbokroaziera
     Shtokaviar dialektoa
      Montenegroera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: MontenegroMontenegro
Erakunde araugilea: Montenegroera Normalizatzeko Batzordea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: sla
ISO 639-3: srp

 

Montenegroera (Crnogorski jezik, Црногорски језик) serbokroazieraren Shtokaviar dialektoaren forma estandarizatu hasiberria da, Montenegroko hizkuntza ofizial moduan erabiltzen dena. Shtokaviar dialekto bera kroaziera, serbiera eta bosniera estandarren oinarria da. Mintzaira hauek guztiak hizkuntza beraren aldaeratzat har daitezke, nahiz eta bakoitzak estandar propioa duen[1].

Montenegroera Montenegroko Errepublikako biztanleen %21,86k hitz egiten du[2] eta herrialdeko hizkuntza ofiziala da 2007az geroztik. Hala ere, montenegroeraren estandarra sortzen ari da oraindik; 2009ko uztailaren 10ean ortografia finkatu zen, esaterako, hizkuntza honen gramatika eta eskola-curriculuma oraindik aprobatzeke dauden bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montenegroera Aldatu lotura Wikidatan