Montjuïc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montjuïc
050529 Barcelona 135.jpgMontjuïcen magalean dagoen Kataluniako Arte Museo Nazionala.
Garaiera 184,8 m
Kokapena KataluniaKatalunia
Koordenatuak 41°21′51″N 2°09′29″E / 41.36417°N 2.15806°E / 41.36417; 2.15806Koordenatuak: 41°21′51″N 2°09′29″E / 41.36417°N 2.15806°E / 41.36417; 2.15806
Montjuïc non dagoen adierazten duen Katalunia-ko/-go/-eko mapa
Montjuïc
Mendilerroa Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroa
Ohiko bidea Ohiko bide ugari ditu.

Montjuïc Kataluniako Bartzelona hiriaren hego-ekialdean dagoen muinoa da. Osaketa neozoikoa eta 148,8 metroko garaiera ditu. Antzina mendi honek hiriko eraikuntzak burutzeko harria hornitzen zuen; izatez, XX. mendearen erdirarteko harrizko eraikin gehienak Montjuïceko harriz eraikiak daude. Administratiboki Sants-Montjuïc barrutiaren barnean kokatzen da.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usadioz esan ohi denez Montjuic izendapenaren esanahia Mont dels Jueus ("Juduen Mendia") litzateke, uste denez Erdi Aroko katalanetik eratorria, antzinako agiriek eta arkeologiak baieztatu dutenez mendi honetan juduen hilerri bat baitzegoen. Era berean toponimo hau latinezko Mons Iovis hitzetik ere etorri daitekela uste da, hots, Jupiterren Mendia, Pomponio Melak bere Corografia idazlanean aipatua:

« «Inde ad Tarraconem parva sunt oppida Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur, Tolobi; parva flumina Baetulo, iuxta Iovis montem Rubricatum in Barcinonis litore, inter Subur et Tolobin Maius.»
"Hemendik Tarracora arte Blande, Iluro, Baetulo, Barcino, Subur eta Tolobi herriak daude; Jupiter mendiaren altzoan Baetulo eta Rubricatus ibai txikiak, Barcinoko kostaldean, eta Maius, Subur eta Tolobi artean.
 »


Montjuic mendiaren ikuspegia Güell parketik ikusita.

Eraikinak eta leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montjuïc Aldatu lotura Wikidatan