Montori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Montori / Berorize

 Zuberoa
Montoriko eliza.
Montoriko eliza.
Izen ofiziala Montory
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Oloroe-Donamaria
Atharratze-Sorholüze
Alkatea Roger Lapeyrade[1]
(2008-2014)
Herritarra Montoriar, Beroriztar
Koordenatuak 43°5′52″N 0°49′1″W / 43.09778°N 0.81694°W / 43.09778; -0.81694Koordenatuak: 43°5′52″N 0°49′1″W / 43.09778°N 0.81694°W / 43.09778; -0.81694

Montori kokapena.png

Eremua 20,45 km2
Garaiera 239 - 800 m
Distantzia 17 km Maule-Lextarrera
Posta kodea 64470
INSEE kodea 64404
Biztanleria 337 bizt.
Dentsitatea 16,48 bizt./km²
Sorrera 1800
http://www.commune-montory.fr

Montori edo Berorize[2] Zuberoako udalerria da, Basabürüko Ibarrezkerrean kokaturik dagoena. Euskararekin batera tokiko hizkuntza den okzitanieraz Montòri da eta ofizialki frantsesez Montory.

Protestantismoak historikoki herrian izan duen eraginagatik "higanautak" ezizena ezarri zitzaien bere herritarrei[3].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izen zaharra Berorize da. Ipar Euskal Herriko toponimia nagusia aztertu duen Jean-Baptiste Orpustan adituaren ustez jatorria belar hitzean edo beltz-haritz konposatuan izan lezake eta Donamartiriko izen zaharrarenarekin (Sant Martin de Beloriz) lotzen du[4].

Erdi Aroan burgu berria sortu zutenean Montory (1323) edo Montori (1337, 1383[5]) izena jarri zitzaion, orduan Zuberoan ofiziala zen okzitanieran. Orpustanen arabera toponimo honetan elementu erromaniko eztabaidaezina (mont) eta euskarazko balizko elementua ((h)iri, "jaun baten domeinua" zentzuan) leudeke. "Larrori" (eta akaso "Orhi") bezalakoekin lotzen du eta "mendiaren domeinua" esan nahiko luke[6]. Geroago Montoury (1563[7]) edota Notre-Dame de Montory (1654[8]) formak ere dokumentatzen dira.

Oinarri zientifiko sendorik gabeko beste etimologia batzuk ere eman dira; 1881eko iturri batek Montori hitza latinezko promontorium hitzetik eratorrita legokeelako hipotesia argitaratu zuen[9] eta Lemoine doktoreak mont hitz gaskoia eta horreum latinezkoa ("etxalde" zentzuan) aipatzen ditu osagaitzat[10].

Okzitanieratik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montòri okzitanieratik euskarara mailegatutako toponimoa dela ikusteko, Montaury frantsesezko grafiaren mozorropean hizkuntza honekin zerikusia duten beste leku batzuetan aurkitzen den toponimoa dela esan behar da:

Okzitanieraren eraginaren beste zantzu bat Euskaltzaindiak ontzat hartu ez zituen herriaren izenaren Muntori aldaera, erabilera zabala izan duena[13][14], eta gentilizioa dira. Lehenaz esan behar da Montòri okzitanieraz horrelaxe ahoskatzen dela, /mun'tori/, o atonoak /u/ ahoskera izaten duelako. Gentilizioaz araututako montoriar eta beroriztar formekin batera euskaraz montories[15] eta muntories[16] ere erabili direla aipatu behar da, okzitanieratik mailegatu diren bokales, baiones, arrokiages...bezalakoak direnak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beguze mendia

Herri barnea udalerriaren erdialdean dago, 267 mtan. Bere inguruetan, ordea, mendi ikusgarri batzuk daude. Inportanteenak hauexek dira[17]:

Hiru mendi nagusi horien inguruetan ibilbideak daude; Xynthia ekaitzak kalteak sortu zituen, bereziki Beguzekoan[22]. Metro batengatik (796 m baitu) udalerriko punturik gorena hegoaldeko muturrean dago, Edre menditik hurbil eta beste behin Landarekiko mugan.

Udalerriko iparraldean Erretzütik ekialdera dauden muinoen artean Zehebiagako hegia (480 m) dago, Barkoxerekiko muga markatzen duena[23].

Hargibele mendia.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria zeharkatzen duten erreka guztiek Oloroeko uhaitzean amaitzen dute baina ibaiadar desberdin batzuen bidez:

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norabide gehienetan Zuberoako udalerriak ditu auzokide:

Sarraltzüne galdua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdean eta hegoaldeko muturrean egun okzitaniarrak diren lurrak ditu mugakide, Bearnoko Baretoseko Landakoak hain zuzen ere. Hala ere, udalerri honetako mendebaldean dagoen Sarraltzüne, Sarraltzune edo Sarantzüne (oc. Eth Barlanés[26], fr. Barlanès) ibarra zuberotarra -eta euskalduna- izan zen[27] eta mendeetako gatazka bizi izan zen zeini zegokion erabakitzeko[28].

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri barneaz gain biztanleria bost auzo sakabanatutan (hiruk mendi nagusien izenak daramatzate) banatzen da[29]:

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide nagusia departamendu mailako RD-918 da; Atharratze-Sorholüzerekin (mendebalderantz) eta Biarnorekin (ekialderantz] lotzen du. RD 59 herri barnean hasi eta iparralderantz jotzen du, Barkoxerantz eta RD 759 hegoalderantz doan azken horren segida da, Hauzerekiko lotura egiteko; Hauze-Montori erret-bide historikoaren ordezko berriagoa da. Errepidez Oloroe-Atharratze-Maule autobusa herritik pasatzen da.

Paue-Oloroe-Maule (POM) tranbiak geltokia izan zuen udalerri honetan baina 1901etik 1931ra baino ez zuen zerbitzua eskaini; Landa-Atharratze zatia 19054ean zabaldu zen eta hasieran Montori zen geltokirik gabe geratzen zen herri bakarra, herri barnetik urrun pasatzen baitzen. Geltokiaren eraikina orain pribatua da[30].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti Zuberoari lotua, 1086an Guy-Geoffroy Gaskoiniako dukeak herrialde honen gainean zituen eskubideak Zentulo V.a Biarnokoari pasatu zizkion; Gilen Erramun Zuberoako 3. bizkondeak kontran egin arren Zentulo V.ak herrialdea inbaditu eta Montoriri Oloroeko forua (okzitanieraz for d'Auloron) eman zion eta erret-burgu berria (horregatik herriaren izen berria, Berorize zaharraren ondoan) sortu zuela esan ohi da, datu hau historia eta kondairaren artekoa bada ere[31].

Zuberoa ingelesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1307an Zuberoa ingelesen menpean geratu zen. Zenbait erret-epaitegi antolatu zituzten, erret-burguak ziren Barkoxe, Hauze, Atharratze (orduan "Iriberri" edo Vilanava) eta Montorin; jurat izenekoek kudeatutako administrazio berezia zuten, Maule erret-hiriak bezala[32]. Ehun Urteko Gerraren inguruko aldietan Montoriri buruzko datu batzuk jasotzen dira:

  • 1323an Foulque Lestrange Guienako seneskalak Ingalaterrako erregearen izenean Atharratzekoaren moduko pribilegio karta bat eman zion.
  • 1337an Eduardo III.a Ingalaterrakoak Zuberoako etxeetako errolda eta bakoitzari dagozkion zergen kontakizuna egin zuen Censier Gothique de Soule izenaz ezagutzen den okzitanieraz idatzitako dokumentuan. Berorizen euskal eta bearnoar auzokideak zituzten 78 etxe zeuden; etxe horien izenetatik 70 bat gaur egun arte gorde dira.
  • 1474an Montori, Hauze eta Athereik baroierri bat sortu zuten, Lüküzeko jaunaren kontra ari zen Roger Agramondarren buruaren menpean zegoena. Berorizek bere "etxe noblea" zuen, okzitanieraz "jauregi" esanahia duen Sala (fr Salle) izena zeramana.
Montoriko eliza.

Erlijio Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Gerren garaiak oso gogorrak izan ziren eskualdean. 1564rako herrian protestanteak ziren nagusi, G. Etxart herriko auzokidea zen artzaina eta 1568aren inguruan eliz katolikoa tenplu protestante bilakatu zen Montorin; katoliko zuberotarrak Nafarroa Beherera joan ziren hango erlijiokideekin batera Joana III.a Albretekoa erregin protestantearen kontra borrokatzera baina porrot militarra izan zutenez Zuberoara itzuli eta mendekua hartzeko Agramondarren menpeko Montori erasotu eta arpilatu egin zuten. Biztanle askok Biarnora ihes egin behar izan zuten eta erlijioa aldatu nahi izan ez zuen jurat bat hil zuten.

XVII. mendearen hasieran oraindik geratzen ziren protestante batzuk herrian Iruri, Zalgize, Maule eta Montorin; herri honetan tenpluari ere eusten zioten.

1638an Jean-Armand du Peyrer Iruriko kondeak Montori, Hauze, Atherei, Liginaga eta Astüek osatutako baroierria Agramondeko dukerriari erosi zion. 1661ean, Matalas apaizaren matxinadan, Mithikileko apaiza Montorira joan zen; kanpoko boterearen kontra eta Zuberoaren askatasunaren aldeko borrokan aritzeaz gain katolikoen alde eta protestanteen aurka ere ari zen, aliantzen jokoaren arabera. 3000 lagunekin herrian sartu eta 15 familiabururen kontrako neurri errepresiboak hartu zituen katoliko bihurrarazteko. Matxinadak porrot egin eta gero 1663an Estatu-Kontseiluaren agindu batek Iruriko kondeari arestian aipatu bost herrien gaineko kontrola mantentzeaz gain Atharratze, Onizegaina, Aloze, Ozaze, Ziboze,Etxebarre, Lexantzü eta Ligi ere eman zizkion[33]. Montorin ezagutzen den azken artzain protestantea P. d'Assimont (1679an) da[34].

Mundu Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran Montoriko 48 herritar hil ziren[35] eta beste 8 zaurituta itzuli ziren herrira (1911n udalerriak 830 biztanle zituen).

Bigarren Mundu Gerran zazpi montoriarrek, Indotxinako Gerran hiruk eta Aljeriako Independentziaren Gerran beste batek bizitza galdu zuten[36].

Nazien okupazioaren kontra aritzeko Zuberoan hiru talde armatu nagusi ibili ziren, "armada sekretua" edo "maki" izenpean[37]; 1944ko abuztuaren 22an erresistentziako buruetakoa zen Julio López aragoitarra Berorize eta Landaren arteko mugatik oso hurbil hil egin zuten. Bertan oroitarria jarri zuten[38] eta Jean Louis Davantek eginiko Xiberoko Makia pastoralean (2001ean Sohütak taularatua) López pertsonaia inportanteetakoa zen, 22. jelkaldiak Montoriko güdüka; Julio Lopez-ena izena zeraman eta Davantentzat elkartasunaren ikurra zen[39][40]. López hil zuten zonaldea oso egokia zen mugalarien lanerako; iheslariak Haut de la Côte auzoan (udalerriaren ipar-ekialdean) edo Barkoxeko mugan (Gaztelondo auzoan) hartu eta sarritan aldatzen zituzten bideetatik Hauze edota Urdatxeraino laguntzen zituzten; mugalarietako bat desagertu egin zen, inork ez daki zer gertatu zen berarekin eta bere emaztea Ravensbrück kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Handik bizirik baina oso ahul itzuli zen. Oro har 27 izan ziren Alemania, Polonia eta Austriara preso eraman zituzten beroriztarrak; zortzi STO (Service du travail obligatoire, "Derrigorrezko lanaren zerbitzua") naziek antolatu zuten sisteman sarrarazi zituzten (eta beraz, Alemaniara behartuta gerrarekin zerikusia zuten lanetan aritzeko eraman) eta beste bik Pirinioak zeharkatu eta alde egin zuten.

1940ko azaroan Bréhain herritik (Moselle departamendua, Lorrena) berrogei erbesteratu heldu ziren Montorira; batzuk herrikoen etxeetan bizi izan ziren eta familiei etxeko zein nekazaritzako lanetan laguntzen ibili zitzaizkien; beste batzuk beraientzat prestatu ziren herri barneko etxe batzuetan egon ziren[41].

Lurrikara eta Beihl kontsula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko abuztuaren 13an "Eretako lurrikara" izenarekin ezagutu zena gertatu zen, Baretoseko herri horretan epizentroa izan zuelako; Montorin ere kalteak izugarriak izan ziren, etxeen %60a inguru suntsitu zituelako; Richter eskalako 6,5 magnitudekoa izan zen. Etxea galdu zutenentzat "lau milioiko etxeak" deitu zirenak eraiki zituzten[42].

Berorize Burgosko Prozesuarekin zerikusia duen gertaera oso bitxi baten kokalekua izan zen. Epaiketa hasi baino bi egun lehenago ETAk (Juan Jose Etxabe eta Txikiaren taldeak) Eugen Beihl, Alemaniako Errepublika Federalak Donostian zuen kontsularen bahiketa prestatu zuen. Herri zuberotar honetako apaizetxean zeukaten gordeta; ihes egitea lortu zuen gau batean eta herriko taberna batera sartu zen Alemaniako kontsula zela eta elizaren ondoko etxe batetik ihes egin zuela esaten. Han zeuden herritarrek zer egin eta berriro apaizetxera eraman zuten. Egun batzuk geroago, Eguberrian, ETAk Wiesbadenen (Hessen, Alemania) askatu zuen[43][44]. Roger Idiartek Basabürüan Montori izena duen kanta egin zuen, azkaindarrak egin zituenen artean ezagunenetakoa[45] eta gertaera honi dedikatua[46].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborantza eta abeltzaintza dira nagusi: ardiak esnekietarako eta behiak (Akitaniako blonda) haragirako.

Herri honetan ia galdu den aktibitate bat udako "bortüetako etxalde" edo cujalar (okzitanieraz; fr. cayolar), mendietako etxaldeak alegia. XX. mendearen hasiera arte ugariak ziren, batez ere Montori-Sarraltzüne muga aldean eta udalerriaren hegoaldean: Maillordoki, Bagoule, Bitola, Légassègue, Ordabürü, Chuste, Aizuburia, Couylarou, Aiguntze eta Izarbe. Gaur egun denak oso egoera txarrean daude. Beste aldetik, zenbait artzainek oraindik badituzte (lehengo garaietan baino askoz gutxiago badira ere) txotx izeneko zatiak Santa Grazi eta Basabürüko beste herri gorenetako etxaldeetan; beste batzuek bere ardiak Aspe eta Aussau Biarnoko ibarretara bidaltzen dituzte, hango artzainek zaindu ditzaten[47].

Udalerrian nekazaritza eta abeltzaintzara dedikatutako 2500 hektareetatik 680 bat komunalak dira, 1800 bat pribatuak eta beste 20 bat (Hauze eta Santa Graziko lurretako mugan dagoen "Barlamont" izeneko eremua) Montorik, Barkoxek eta Landak konpartitzen dituztenak dira[48].

Gazta egiteko Les Fermiers Basco Béarnais kooperatibak dituen hiru lantegitatik bat Montorin dago[49]. Ahuntzak dituzten bi artzain daude; lehena arestian aipatutako kooperatibarekin ari da eta bigarrenak, Patrap etxaldekoak, bere gaztak Les chèvres de Gastou izendapenarekin saltzen ditu.

Bi enpresa txiki daude, lurretik zein animaliengandik ateratako ekoizpenak egiteko: ahatekien Les confits d'Arguibelle Arainti etxaldean[50] eta barazki biologikoak saltzen dituena.

Beste garai batzuetan herri honetako ekonomiarako garrantzia izan duten elementuen artean harrobiak, artilea, lihoa, eztia, gaztainak edota esku-langile motak batzuk zeuden[51].

Baso komunala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak baso komunalak ere baditu (583 ha); udalerriko iparraldean (Casterar, Malaxandi, Latalhada, Bigné) eta hegoaldean (Le Bouch, Gastou, Huncharie) dauden esparruez gain egun Landarenak diren lurretan daude handienak, Santa Graziko mugetaraino heltzen baitira: Edre, Seguro, Liziaga, Légacègue, Maillordoki, Ordaburu, Chuste, Bagoule, Bitola, Couylarou, las Bartas, Isiburia, Aiguntze, Lakurde eta 1542 m dituen Arbuti mendikoa[52].

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotel bat (Auberge de l'Étable) eta lau landetxe[53]. Etxe berriak eraikitzen ziren bitartean 1967ko lurrikaran etxea galdu zutenentzat egin ziren txalet prefabrikatuetan (Histouye izeneko tokian) gaur egun Les Chalets de Soule oporlekua dago[54].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1377ko Censier gothique de la Soule dokumentuan Montorin dagoeneko 76 Ostau ("etxe" okzitanieraz) zeudela aipatzen du.

Maule-Lextarren notarioa zen Pierre Casaliveteryren Journal liburuan 1460-1481 urteetarako 11 su kontatzen ditu eta 1540-1548 aldian 125, beraz hazkunde demografiko handia egon zen[55].

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.114 735 1.260 1.269 1.306 1.300 1.251 1.244 1.287
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.160 1.142 1.146 1.096 1.059 1.047 962 921 930
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
904 900 830 782 759 675 682 635 581
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
562 502 398 371 379 349 - - -


Herriko Etxea.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzapez zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Auzapeza Alderdia Lanbidea
1800-1821 Pierre Lhande
1821-1826 Pierre Dastugue
1826-1835 Casamajou
1835-1840 Mathieu Goiti
1840-1843 Jean-Pierre Casamajor
1843-1848 Félix Jauregiber
1848-1852 Salenave
1852-1855 Jean-Pierre Casamajor
1855-1865 Pierre Lhande
1865-1870 Pierre Casabonne
1870-1874 Cabana-Salenave[56]
1874-1881 Pierre Cabana
1881-1884 Jean-Pierre Capdevielle
1884-1892 Dominique Althabe
1892-1900 Jean-Pierre Capdevielle
1900-1904 Dominique Althabe
1904-1908 Dominique Gorge
1908-1929 Pierre Bizkubi
1929-1935 Édouard Pontaut
1935-1941 Pierre Honthaas
1941-1944 Delegazio berezia[57]
1944-1945 Pierre Honthaas
1945-1953 Pierre Capdevielle
1953-[[]] Pierre Honthaas[58]
1983-2001 Pierre Bozom
2001-2008 Roger Lapeyrade
2008-2014 Roger Lapeyrade

Herri elkargoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspaldikoa da (1913ko Les trois empereurs, campagne d'Austerlitz[59]) herri horrek taularatu duen azken pastorala eta gainera frantsesez izan zen; Napoleon Bonaparteri eskainia, aurreko batean ere (1896ko Bonaparte, deuxième campagne d'Italie (1900)) pertsonaia bera protagonista zen beste bat taularatu zen[60].

Azken urteetan maskaradak bisitatzen dituen herrien zerrendan ez da egoten, euskarak Berorizen bizi duen egoera kaskarraren seinale[61].

Kantu munduan bada aritzen denik; elizako abesbatzaz gain, Landako "Arguibelle" talde bearnoarrean eta "Errejentak" zein "Xiberoko Kantariak" talde zuberotarretan kide beroriztar batzuk daude. Dantzaren munduan euskal dantzetan aritzen direnak ere aurki daitezke; orain herrian talde osorik ez badago ere, 1960ko hamarkada arte ospe handiko taldeak egon ziren[62].

Grang'Expo izeneko aretoan erakusketak antolatzen dira: Zuberoako eskolei buruz[63], herrialdeko herri-medikuntzaz...[64]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montoriko egoera linguistikoa berezia da; Aturri aldeko zenbait herriren moduan xarnegua da, hau da euskaldunak eta gaskoiak nahasten diren lekua. Zuberoan bada okzitaniera tokiko hizkuntza nagusia den herririk, Pettarrean (Ozaraine-Erribareita, Jeztaze) baina Montorin bestelako egoera bat ematen da: joera bat antzeman badaiteke ere (mendebalde, iparralde eta hegoaldean euskaldunak, ekialdean eta ipar-ekialdean gaskoiak), zaila da muga linguistikoa marraztea[65][66]. XX. mendearen erdialdea arte baziren familia euskaldun hutsak, okzitanieradun hutsak eta bi hizkuntzetako kideek osatutakoak; frantsesa jakin gabe euskara-bearnera elebitasuna nahiko normala zen herri honetan[67]. Azken belaunaldiekin, ordea, frantsesa erabat nagusitu da; euskara egoera ahulean dago eta leku gehienetan bezala okzitanieraren transmisio familiarra ia erabat etenda dago. Erreferentzialtasun publikoari dagokionez bederen, euskarak badu indar handiagoa eta karrika zein auzo-izen elebidunak (frantsesa-euskara) erakusten dituzten kartelak ipini dira[68]; aldiz, beste herri batzuetan ez bezala herriko jaietako programa jakinarazten duen kartela frantses hutsez egoten da, Herriko Etxearen webgunea bezala[69].

Herri honetan egiten den hizkera hegoaldeko zuberera da[70][71]. Egun euskara egoera kaskarrean badago ere, izugarrizko aberastasuna izan du; adibide bat aipatzearren, mendebaldeko haizea izendatzeko itxasaidia, ebi aizia, pekaizia, Baiuna haize, aizebeltza eta manex haize hitzak bildu dira[72].

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz iheslari batzuk herrian kokatu ziren; azken urteetan ingeles batzuk hara bizitzera joan dira eta horrek Berorize bost hizkuntzatako herria bihurtu du[73].

Hiztegia eta toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara-okzitaniera elkarbizitza historiko honek ondare linguistiko-kulturalean izugarrizko aberastasuna ekarri du eta herrian garatzen ziren jarduera tradizionalekin zerikusia duten hainbeste elementuk bi hizkuntzatako izenak dituzte: hiatzüna (eu) = arguèta (oc)[74], txakostia (eu) = escalèta (oc)[75], aska (eu) = bassiot (oc)[76], eskua (eu) = plec (oc)[77]...

Toponimian ere bi hizkuntzetan jatorria duten leku-izenak udalerri osoan zehar erabat barreiatuta aurki daitezke; adibideak:

  • Euskaran jatorria duten toponimo batzuk[78]: Etxeberri, Rekalt, Baigorri, Elizalt, Sagaspe, Bordazarre, Goiti, Haltzondo, Urrutigoiti, Harzuri, Laxagaborda, Ibarrola, Pikabia...
  • Okzitanieran jatorria duten toponimo batzuk[79]: Salanava (Sallenave), Supervièla (Superville), Latalhada (Lataillade), Maisonava (Maysonnave), Carrèra (Carrère), Miranda (Mirande), Caishau (Cachau), Sent Martin (St-Marty), Palhet (Paillet)...

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko festak abuztuan izaten dira, 15ean zentratuta; 1945etik herrian jai batzorde indartsua egon izan da. Garai batean egun ia desagertu diren Zuberoako artzainen herri-kirolen (barra jaurtiketa, jauziak...) erakustaldiak bazeuden ere, 1947tik eta ia urtero "Landestar erako zezenketa" (okzitanieraz corruda landesa) antolatu izan da eta beraz 2007an 60. urteurrena ospatu zuten[80]. 1967ko abuztuaren 13an lurrikara gertatu zenean Montori jaietan zegoen.

Desagertu diren ospakizun edo tradizioen artean hauexek daude:

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berorizeko sukaldaritza tradizionala eskualdeko ekoizpenetan oinarritutakoa da: garbura (batez ere Biarnoan prestatzen den barazki zopa), Zuberoako piperrada, uso, basurde edota ehiztatutako beste animaliekin eginikoak...[84]

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko Etxea apaizetxe zaharrean dago. Postetxea ere badago[85].

Osasun zerbitzuetarako beroriztarrek Atharratze edo Eretara joan behar dute.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza beroriztarren kezka historikoa izan da. 1789an, Frantziako Iraultzaren garaietan, zuberotarrak Maulen batzartu ziren beren eskaerak egiteko; Montorik herrialdeko hiriburuan kolegio bat eraikitzea eskatu zuen, gazteen hezkuntza hobetzeko. 1833an derrigorrezko hezkuntza ezarri zenetik udalerri bakoitzak gutxienez eskola bat mantentzeko beharra izan zuen; inspektore baten txostenaren arabera Atharratze-Sorholüzeko Kantonamenduan Atharratze-Sorholüzen bi maisu zeuden eta Berorizen ere bai. Orduan herriak 1300 biztanle zituen[86].

Gaur egun Zuberoako herri askotan eskolarik ez badago ere, Montorin bi gela dituen Lehen Mailako eskola publikoa dago; jantoki eta haurtzaindegi zerbitzua du. 2009-2010 ikasturtean 33 ikasle zituen; bi irakasle eta jantoki eta haurrak zaintzeko arduradun banak lan egiten zuten bertan[87]. Ez dago eredu elebidunik; euskara ikasgai gisa eskaintzen da[88].

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolan dagoen plaza libreaz gain pilotaleku estalia dago, ezker pareta motakoa. Jai Batzordeak pala txapelketa bat antolatzen du eta petanka elkarte bat dago. Errugbi zelaia ere badu, ez ordea talderik[89]. Herri barnean desagertu zen beste plaza libre bat egon zen.

Ehiza eta arrantza ere askok praktikatzen dute.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lurrikara baino lehen "Iturriko Plaza" zena erabat berriztatu behar izan zuten. Aurreko garaiko etxe bakarra geratu zen, Bigarren Mundu Gerran familia iheslari judu bat bizi izan zen lekua; familiak geroago bere esker ona adierazi zion Montoriri eta plaza beraiei eskainita dago, plaka bat ere ezarri zelarik.
  • Udal ikuztegia ere zaharberrituta dago.
  • Udal putzua, Casanavako iturria (izen gaskoia; fr. Casenave) izenaz ere ezaguna, orain ez da erabilgarria. Erreuma eta arnasketa aroazoak sendatzeko ezaugarriak zituen; 1910eko hamarkada arte Casanava etxea bainuetxe txiki bat izan zen eta bezeroak bere uretan bainatzera etortzen ziren. Lehen Mundu Gerraren ostean mediku bat bainuetxea berpizten saiatu zen baina arrazoi ekonomikoengatik ezin izan zuen. Iturrian herriko biztanleek 1960ko hamarkada arte edateko ura hartzen zuten[90].
  • Udalerrian harrizko zubi batzuk daude: Ibarrola, Capchuberro, Lavath (fr Labat), Pintou[91].
  • Jatorriko familien etxaldeek bordak izaten zituzten; horietako batzuk etxe bihurtu ziren, batez ere familiako kideren bat Amerikatik itzultzen zenean non bizi eskaintzeko.

Ondare erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trantsizio estiloko (erromaniko eta gotikoaren artean) XII. mendeko eliza du herriak, Igokundeari dedikatua. XVIII. mendeko erretaula du. Antzinean, Donejakue Bidearen geralekua zen. Barnealdea 1967ko lurrikararen ostean erabat berriztatu behar izan zuten.
  • Elizaren ondoan bi hilarri daude eta bide baten ertzean beste bi; azken hauek hilketa batzuk suertatu ziren lekuetan ezarri zituzten[92].

Montoriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Okzitaniera arautuan Lapeirada ("harrizko galtzada"); Miquèu Grosclaude: Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 198-199.or.
  2. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian Montori ageri da izen nagusitzat.
  3. Ziberoko herrien epixtola Herria aldizkarian.
  4. Jean-Baptiste Orpustan: Toponymie basque, Presses Universitaires de Bordeaux, 1991; 87. eta 156.or.
  5. Contrats de Luntz, Biarnoko Luntz notarioak XIV. mendean idatzitako testuak.
  6. Orpustanen aipatu lana, 155-156.or.
  7. Aveux de Languedoc, Archives de l'Empire, 45.or.
  8. Oloroe-Donamariako elizbarrutiko XVII. mendeko idazkiak.
  9. Anberesko sozietate geografikoaren buletina, 1881.
  10. Lemoine, J: Toponymie du Pays Basque et des Pays de l'Adour.
  11. UPPAren webgunea.
  12. Auzoaren kokapena.
  13. Muntori Etxahun Barkoxeren bertsoetan.
  14. Udalbideren webgunean.
  15. Montories Sü Aziaren webgunean.
  16. Muntories Euskaltzaindiak berak proposatuta; ikus 1057.or.
  17. Izenak Euskaltzaindiaren Euskal Herriko mendi-izenak lanean erabilitakoak dira; ikus 34.or.
  18. Annuaire des falaises.
  19. Montory.chez.com.
  20. Agor en Bearn CDa Agorilaren webgunean.
  21. Les mines de fer.
  22. Ibilbideak udalaren webgunean.
  23. Zehebiagako hegia Ibarrettoaren mugaldean, Allande Sokarros, Berria.
  24. Miquèu Grosclaude: Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue. Ikus 54.or.
  25. Berorizeko fitxa Sandre webgune ofizialean.
  26. Gasconha.com.
  27. Txomin Peillen, Agur Zuberoa, Biba Xiberua! Elkartea, Urretxu-Zumarraga, 2001; ikus 9-10.or.
  28. Mugako zuberotarrak, Philippe Etxegorri, 2007; ikus 4.or..
  29. Les hameaux Herriko etxearen webgunean.
  30. Le tram.
  31. Jean-Baptiste Orpustan: Toponymie basque, Presses Universitaires de Bordeaux, 1991; 155.or.
  32. Le Censier gothique de la Soule.
  33. Histoire de Montory.
  34. Historique Vivons notre Village - Montory elkartearen webgunean.
  35. Liste des soldats de Montory morts pour la France.
  36. Guerre de 1939 - 1945 et Indochine.
  37. Txomin Peillen, Zuberoaren Askapena.
  38. Julio Lópezen oroitarria.
  39. Xiberoko Makia Herri Musikaren Txokoan.
  40. Pastoralaren testua EITBn.
  41. Le Monument aux Morts.
  42. Le séisme de 1967.
  43. Allande Sokarros Berrian.
  44. Mugalaris: memoria del Bidasoa, Anjel Rekalde.
  45. Jean Louis Davantek eginiko biografia; ikus 3.or.
  46. Basabürüan Montori, Han-hemenka kantari, 45.or.
  47. Les bordes et cayolars.
  48. L'agriculture.
  49. Herriko Etxearen webgunea.
  50. Les confits d'Arguibelle.
  51. Ikus Montory autrefois Herriko Etxearen webgunean.
  52. La fôret communale.
  53. Aktibitate ekonomikoak Herriko etxearen webgunean.
  54. Les Chalets de Soule
  55. Journal de Pierris Casalivetery, Jean Jaurgainek Archives historiques de la Gascogne izenekoetan (1909) transkribatu eta argitaratutakoak eta Manex Goihenetxek Histoire générale du Pays basque sortaren 3. liburukiko (Elkarlanean, 2001, ISBN 2-913156-34-7) 24.orrialdean jasoa.
  56. Casabonne auzapezaren dimisioagatik.
  57. 1941eko ekainetik 1944ko irailera Vichyko gobernuaren prefetak izendatutako delegazioak udalbatza ordezkatu zuen; kideak Jean Bizkubi, Jean Souleguieu eta Louis Althabe izan ziren. 1944an aurreko auzapezak kargua berreskuratu zuen.
  58. Orain arteko auzapezen zerrenda Herriko Etxearen webgunetik aterata.
  59. Pastoralak Xiberoan Sü Aziaren webgunean.
  60. Jean Haritxelhar: Frantziako historia pastoraletan, Antso Jakituna Fundazioa, 2008. ikus 19.or.
  61. Maskaradak aipatu webgunean.
  62. Dantzari taldeak.
  63. Vallée de soule, ikus 16.or.
  64. Soule-Xiberoa.
  65. Euskararen mugimenduak Biarnoko mugan mapa, Philippe Etxegorriren Mugako zuberotarrak lanean, 2007; 5.or.
  66. Okzitaniera Euskal Herrian Allartean blogean.
  67. Les langues parlées Herriko etxearen webgunean.
  68. Kartel elebidun bat ikusgai.
  69. 2010eko jaietako kartela.
  70. Philippe Etxegorrik eginiko mapa.
  71. Montori Pedro Irizarren Morfología del verbo auxiliar suletino 2002ko lanean aztertzen diren herrietako bat da; ikus, besteak beste, 44.or.
  72. Gotzon Aurrekoetxea: Haizeen izendapenak ahozko hizkeran in Txillardegi. Lagun giroan, UEU, Bilbo, 2000; ikus 105.or.
  73. La population.
  74. Hiatzüna adibide gisa.
  75. le bois
  76. Le pèle-porc.
  77. Plec edo eskua.
  78. IGNko mapan grafia frantximantean agertzen dira.
  79. Lehen okzitaniera normalizatuko grafiak agertzen dira, Miquèu Grosclauderen Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons lanean eta Gasconha.comen oinarrituta; parentesi artean IGNko frantsestutako grafia
  80. Amusements, loisirs et fêtes.
  81. La chasse au biset.
  82. Les cavalcades.
  83. Les coutumes religieuses.
  84. Qualité de vie.
  85. Le bureau de poste.
  86. Histoire de Montory.
  87. L'école.
  88. Zuberoako Herri Elkargoaren webgunea.
  89. Loisirs.
  90. Ondare zibila.
  91. Ponts en pierre.
  92. Ondare erlijiosoa Herriko etxearen webgunean.
  93. Vissler EKEren webgunean.
  94. Schmitt Pqev.orgen.
  95. Maly Pléyades Événements enpresaren webgunean.

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IGNren 1446 ET (Tardets-Sorholus.Arette) mapa, 1:25000 eskalakoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montori Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa