Montparnasse
Montparnasse Frantziako hiriburua den Parisko auzo bat da, Sena ibaiaren ezkerreko ibarrean kokatua, Boulevard Montparnasse eta Boulevard Raspail-en arteko gurutzaketan zentratua. Montparnasse Parisko 14. barrutian xurgatua izan zen 1860an.
Toki honek honakoei ematen die bere izena:
- Paris-Montparnasse geltokia (Gare Montparnasse) nondik Bretainiara trenak eta Tours, Bordele eeta Le Manserako TGVak abiatzen diren. TGVaren geltoki moderno bat bezala birmoldatua izan zen.
- Montparnasse-Bienvenüe metroko geltoki handia
- Montparnasseko hilerria, non Charles Baudelaire, Jean-Paul Sartre, Simone de Beauvoir, Julio Cortazar eta Samuel Becketten hilobiak dauden, beste pertsona ospetsu askorenarenaz gain.
- Tour Montparnasse dorrea, etxe orratz bakarti bat.
Pasteur Institutua ere toki honetan dago. Lur azpian Parisko katakonben tunelak daude.
Montparnasse izena "mont Parnasse" izenetik dator, Parnaso mendia frantsesez (greziar mitologian arte eta zientzien bederatzi greziar musen bizitokia zena) auzo malkartsuari bertara poesia errezitatzera zihoazen ikasleek XVII. mendean emandako izena.
Muinoa XVIII. mendean berdindua izan zen Montparnasseko bulebarra eraikitzeko. Frantziar Iraultzan zehar dantza klub eta kabaret ugarik hemen ireki zituzten bere ateak.
Toki hau bere kafetegi eta tabernengatik ere ezaguna da, Montparnasseko geltokitik auzo gutxira kokatuak dauden krepetan espezializaturiko jatetxe bretoiak kasu.
Ikus, gainera[aldatu]
- Montparnasseko Kiki, Alice Prin artistaren izengoitia.