Montserrateko monasterioa
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Montserrateko monasterioa ikuspegi orokorra. |
||||
| Herria | Monistrol de Montserrat, Bages | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | Bartzelonako probintzia | |||
| Koordenatuak | 41°35′35.56″N 1°50′13.80″E / 41.5932111°N 1.8371667°EKoordenatuak: 41°35′35.56″N 1°50′13.80″E / 41.5932111°N 1.8371667°E | |||
| Garaia | XVI. mendea | |||
| Helbidea | Montserrat mendilerroa | |||
| www.abadiamontserrat.cat | ||||
Montserrateko Santa Maria monasterioa (katalanez Santa Maria de Montserrat) Kataluniako Bartzelonako probintzian dagoen Montserrat mendikatean dagoen monasterio beneditarra da. Bages eskualdeko Monistrol de Montserrat udalerrian dago eta itsas mailatik 720 metroko garaierara gorentzen da. Kataluniako ikur garrantzitsua da, sinestunen erromesaldi eta turisten bisitaleku derrigorrezkoa bilakatu delarik. Gaur egungo bertako abadea Josep Maria Soler i Canals da.
Monasterioko multzo osoa, bai etxalekuak bai eta aldameneko zerbitzuak, herrigune txiki bat osatzen dute eta 2006ko erroldaren arabera 68 biztanle omen ditu.
Sarbideak[aldatu]
Montserrat monasterio multzoa mendiaren bihotz-bihotzean kokatzen da. Leku honetara bertaratzeko Monistrol de Montserrat udalerritik datorren BP-1121 errepidea har dezakegu, aipatutako udalerri honetan C-55 errepidea edo Montserrat Mendiko Parke Nazionala gurutzatzen duen BP-1103 errepideekin lotzen da. Sant Pau de la Guardia udalerria N-II eta A-2 autobideekin batzen da.
Monastegi honetara Monistrol de Montserrat udalerritik irteten den Kataluniako Generalitateko Trenak (Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya) erakundearen tren-kremaileraren bidez ailegatu gaitezke, bai eta kilometro batzuk lehendik ateratzen den funikular baten bidez.
Iruditegia[aldatu]
-
L'Escolania eraikinaren barnealdea.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Katalanez) Montserrateko Abatetxearen Webgunea
- (Katalanez) Kataluniako monasterioak. Montserrat