Montsià

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montsià Katalunian

el Montsià Kataluniako hegoaldeen dagoen eskualdea da, Tarragonako probintzian kokatutakoa Castellóko probintziaren ondoan. Sénia ibaiak banatzen ditu bi lurralde administratiboak eta haien artean oso harreman estuak daude.

735.37 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 64.181 biztanle zituen (87.28 biz./km2).

Mugakide eskualde hauexek ditu: Iparraldean Baix Ebre, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Baix Maestrat (Valentziar Herrialdean) eta mendebaldean Matarranya (Sartaldeko Zerrenda Aragoi administratiboko eremu katalan-hiztunean).

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi udalerrik osatzen dute eta hauexek dira, populazioaren arabera ordenaturik:

  1. Amposta 20.652 biztanle 2008an (hiriburua).
  2. Sant Carles de la Ràpita 15.307 bz.
  3. Alcanar 10.510 bz.
  4. Ulldecona 6.987 bz.
  5. la Sénia 6.225 bz.
  6. Santa Bàrbara 3.965 bz.
  7. Sant Jaume d'Enveja 3.479 bz.
  8. Masdenverge 1.121 bz.
  9. La Galera 851 bz.
  10. Godall 836 bz.
  11. Mas de Barberans 676 bz.
  12. Freginals 449 bz.

el Sénia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sénia ibaiaren beste aldean administrazioz Valentziako Erkidegoa hasten da; aldiz, bi eskualdeen artean mota guztietako harreman oso estuak daude. Zenbait herrik auzoak beste aldean dituzte; la Sénian ibaiaz beste aldean les Cases del Riu auzoa dago, Rossell udalerriaren barruan eta kontrako bidean Sant Rafel del Maestraten, ibaia zeharkatuta, el Castell etxagunea dago, Ulldeconan.

Horren ondorioz Katalan Herrien independentzia defendatu dutenen artean bi administraziotan banatutako udalerri batzuek osatuko zuten eskualdearen proposamena egin zuten, el Sénia izena eramango zuena[1]. Hauexek izango ziren eskualdea osatuko zuten udalerriak: Montsiàko Alcanar, Freginals, la Sénia eta Ulldecona; eta Baix Maestrateko Benicarló, Càlig, Canet lo Roig, Castell de Cabres, la Jana, la Pobla de Benifassà, Peníscola, Rossell, Sant Jordi, Sant Rafel del Riu, Traiguera eta Vinaròs.

Proposamen horren arabera Montsià bera desagertuko litzateke, gainontzeko udalerriak horrela kokatuko baitziren:

Horrez gain, Sénia ibaiaren inguruan zenbait egitura ari dira lanean, inportanteena Taula del Sénia izeneko mankomunitatea, Ports eta Matarranyako udalerri batzuk ere batzen dituena[2].

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]