Monumentu Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monumentu Nazionalak
(presidenteek izendatuta)
Navajo monumentu nazionala
Presidentea Zbk. km²
T. Roosevelt 18 6.195,47
W. Taft 10 128,28
W. Wilson 13 4.544,30
W. Harding 10 54,08
C. Coolidge 11 5.867,48
H. Hoover 9 5.511,03
F. Roosevelt 11 4.252,88
H. Truman 1 4,04
D. Eisenhower 2 21,31
J. Kennedy 2 4,69
L. Johnson 1 131,71
J. Carter 15 219.036,10
B. Clinton 19 20.361,31
H. W. Bush 2 362.598,33
Guztira 124 628.711,06
Iturria: «Archeology Program».

Monumentu Nazionala (ingelesez National Monument) Ameriketako Estatu Batuetan parke nazional baten antzera babestutako dagoen eremua da. Kongresuko lege baten edo herrialdeko presidentearen erabakiz hautatzen dira monumentu nazionalak. Legearen arabera "paisaia historiko, egitura historiko edo historiaurreko, eta bestelako interes historiko edo zientifikoa duten objektuak" dira monumentu nazional bezala izendatzen direnak. Hala ere, parke nazionalek baino finantzaketa txikiagoa dute eta ez dute parke nazionalen mailako natur babesa.

Monumentu nazionalak Gune Historikoen Izendegi Nazionalean zehazten dira. Monumentuak Parke Nazionalen Zerbitzuak eta Basozaintza Zerbitzuak kudeatzen dituzte.

Kongresuak 43 monumentu nazional izendatu ditu (1927an lehena eta 2000an azkena) eta presidente ezberdinek beste 124 monumentu (1906an lehena eta 2009an azkena). Monumentu guztiek ez dute bere monumentu egoera beti mantendu, batzuk parke nazional bihurtu dira. 2009ko martxoan, Ameriketako Estatu Batuetan 100 monumentu nazional zeuden.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monumentu Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak) Aldatu lotura Wikidatan