Moonstruck

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

Moonstruck (euskaraz Ilargiaren Lilura) 1987ko Norman Jewison estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia filma bat da. Cher, Nicolas Cage, Olympia Dukakis, Vincent Gardenia eta Danny Aiello aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Cher), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Olympia Dukakis) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (John Patrick Shanley). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi eta Berlingo Zinemaldian Zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza (Norman Jewison) bereganatu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko Brooklyn auzoa. Loretta Castorini (Cher) estatubatuar-italiar emakumea Johnny Cammareri (Danny Aiello) izeneko estatubatuar-italiar gizonareekin ezkontzeko hitzemana dago, azken hau ezkontza ospatu aurretik Siziliako Palermo hirian hiltzorian dagoen bere ama bisitatzekotan da. Lorettaren aita ez dago ezkontzarekin oso gustura, bere alabak ezkontzarako batere zorte onik ez duela pentsatzen baitu, lehenbiziko ezkontzako senarra autobus batek jota hil baitzen.

Siziliara joan aurretik, Johnnyk emaztegaiari bere anai Ronny (Nicholas Cage) ezkontzara gonbidatu dezan eskatuko dio, bost urtetik Johnnyren erruz Ronnyk esku bat galdu eta bi anaiak elkar hitzegin gabe baizeuden. Ilargi beteko gau batez Lorettak Ronny bisitatu eta ustekabean biak elkar maiteminduko dira, baina hasiera batean, Lorettak ez du maitemindua dagoela onartuko. Egun horretan berta, Lorettaren gainontzeko senideak ere ilargiaren liluraren eragina jasan eta euren bizitzek bapateko aldaketa jasango dute.

Aktoreak

Kanpo loturak