Mopti eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mopti eskualdea

Izen ofiziala Région de Mopti
Estatua MaliMali
Hiriburua

Koordenatuak:

Mopti

14°29′N 4°10′W / 14.483°N 4.167°W / 14.483; -4.167Koordenatuak: 14°29′N 4°10′W / 14.483°N 4.167°W / 14.483; -4.167

Mali - Mopti.svg
Azalera
79017 km²
Biztanleria
Dentsitatea
2037330 (2009ko errolda[1])
26 bizt/km²
ISO 3166-2 ML-5
Ordu-eremua UTC (UTC±0)

Mopti Mali erdialdeko eskualdea da. Iparraldean Tonbuktu eskualdearekin du muga, hego-mendebaldean Ségou eskualdearekin eta hego-ekialdean Burkina Fasorekin. 79.017 km²ko azalera du eta 2009an 2.037.330 biztanle zituen[1]. Etnia nagusiak bozo, songhai, dogon, fulani eta mairua dira. Hiriburua Mopti da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niger ibaiak zeharkatzen du eskualdea eta, Mopti hirian elkartzen zaion Bani ibaiarekin batera, barne delta hedatua eratzen du. Ekialdean Bandiagarako amildegiak daude, UNESCOk 1989an Gizateriaren ondare izendatu zituenak. Hombori Tondo (1153 m), Maliko mendirik garaiena, eskualde honetan dago.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mopti eskualdea zortzi barrutitan (cercle) banaturik dago: Bandiagara, Bankass, Djenné, Douentza, Koro, Mopti, Ténenkou eta Youwarou.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Région de Mopti Geohive.com