Mor Jókai
Wikipedia(e)tik
Mor Jókai hungariar idazlea izan zen (Komaron, 1825 - Budapest, 1904). XIX. mendeko hungariar eleberrigile garrantzitsuena izan zen. 1848ko iraultzan parte hartu zuen, parlamentuko kidea izan zen 1867tik 1896ra bitartean. Kalman Tisza buruzagi erradikalaren jarraitzaile zen. Idazle oparoa izan zen, eta artikulu ugari idatzi zuen. Iraultza ostean idatzi zituen eleberri gehienak, hungariar hizkuntzaren eta literaturaren egoera deitoragarriaz jabetu zenean. Frantziako erromantikoen eragina nabari da haren lan batzuetan. Obra nagusiak: Egy magyar nabob (1853-1854, Nabob hungariar bat) eta Az aranyember (1873, Urrezko gizona).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |