Moraceae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moraceae
Fosilaren garaia: 80 Ma-NAN Ma

Kretazeo - egun
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Rosales
Familia: Moraceae
Gaudich.][1]
Generoak

Ikusi testua

Moraceae, landare loredunen familia, Rosales ordenakoa.

Familia honetan, 40 genero eta 1.400 espezie inguru daude, 5 tributan sailkatuta. Gure artean, espezie ezagunenetako batzuk hauek dira: pikondoa (Ficus carica), banianoa (Ficus benghalensis), masustondo zuria (Morus alba), ogi-arbola (Artocarpus altilis) eta osageen laranjondoa (Maclura pomifera).

Zuhaitzak edo zuhaixkak izan daitezke, hostoiraunkorrak edo hostoerorkorrak, baina gutxitan izaten dira belarkarak. Hostoak bakun eta koskadunak izan ohi dira. Loreak txikiak, sexubakarrak eta monoklamideoak. Zenbait lore multzokatuk osatzen dute maiz lore antzeko egitura. Fruituak konposatuak izan ohi dira.

Moraceae familiako landare-espezieen izerdiak latex izeneko substantzia du.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moraceae Aldatu lotura Wikidatan