Morakot tifoia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morakot tifoia
Zikloiaren satelite bidezko irudia.
Data
Sortua: 2009ko abuztuaren 2a
Uxatua: 2009ko abuztuaren 10a
Haize boladarik indartsuena: 175 km/h
Taiwanen)
Presiorik baxuena: 945,0mb
Kalteturiko herrialdeak
Txinako Herri Errepublika Txinako Errepublika Filipinak
Kalteak
Hildakoak: 94[1]

Morakot tifoia (Nazioartean jarritako zenbakia: 0908; JTWCren izena: 09W; PAGASAren izena: Kiko), 2009an Ozeano Barean sortu eta Asia hegoaldeko Txinan eta Filipinetan kalte material handiak eta 90 hildakotik gora eragin zuen tifoia izan zen.

Tifoiak 94 pertsona hil ditu Taiwanen, eta gutxienez beste hamar Zhejiang probintzian. Taiwanen jausitako euriteek lurjausia eragin zuten herrialdearen gune menditsu batean eta mendiak 600 biztanle zituen herri bat aurretik eraman zuen. Oraindik ere, dozenaka pertsona desagerturik daude.

Kalte materialak gutxienez 1.400 milioi dolarretakoak izan ziren.

Ekaitzaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morakot tifoiaren ibilbidea.

2009ko abuztuaren 2an depresio-gune bat sortu zen Ozeano Barean Filipinetatik 1.000 kilometro ekialdera. Dena den, depresio guneak itxuraz indar gutxi zeukan, eta Japoniako meteorologi agentziak Behe presio gunea zela esan zuen hurrengo orduetan. Hurrengo egunean, abuztuaren 3an, behe presio gune indartu egin zen berriz ere, Filipinetatik 700 kilometrora zegoela eta eguneko azken orduetan, ekaitz "Morakot" izeneko tropikal moduan izendatu zuten. Ekaitzaren begian, haizeak orduko 65 kilometrora indartu ziren.

Abuztuaren 5ean kategoria 1.eko tifoi bihurtu zen eta handik ordu gutxira 2. kategoriako tifoia. Bien bitartean, tifoiaren eragina nabaritzen hasi ziren Japonia hegoaldeko uharteetan, eta batez ere Filipinetako iparraldean.

Kalteak herrialdez herrialde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipinetan hamaika herrixka (Paudpod, San Juan, Baton-lapoc, Carael, Tampo, Paco, San Miguel, Binig, Bangan, eta Capayawan) ur azpian geratu ziren Pinatubo mendiko uharka hautsi zenean. 30.000 pertsona euren etxeetatik atera behar izan zituzten, eta uholdeek kalte material handiak eta hamaika hildako eragin zituzten.

Txinako Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Errepublika kalte gehien jasan dituen herrialdea izan da. Taiwango estazio meteorologiko batek 2.900mm euri neurtu zituen, eta uharteko arduradunek eskola guztiak itxi zituztne, tifoia Taiwanera hurbildu ahala. Abuztuaren 7tik abuztuaren 8ra tifoiak 1. kategoriako haizeekin sartu zen Taiwango kostaldetik eta ordu gutxitan, uharte osoa zeharkatu zuen, uholdeak eta lurjausiak eraginez.

Pingtung Konderrian esaterako metro karratuko 2.500 litro baino gehiago jausi ziren[2], eta aireportu eta portuak itxi behar izan zituzten. Gertaerarik larriena abuztuaren 9an gertatu zen, uharteko gune menditsuko mendi batean egondako lurjausiak, 600 pertsona lur azpian harrapatu zituen, eta ondorengo orduetan, polizia eta suhiltzaileek dozenaka pertsona ateratzea lortu zuten arren, oraindik hamarnaka biztanle geratzen dira desagertuta.

Txinako Herri Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublikan milioi bat pertsona baino gehiago atera zituzten euren etxeetatik[3] tifoia hego-ekialdeko Zhejiang probintziara hurbildu ahala. Azkenik abuztuaren 8ko arratsaldean, tifoiak lurra jo zuen, eta eurite gogorrak hasi ziren. Euriak iraun dituen lau egunetan, Morakot ekaitzak 1.240mm euri utzi dituen Zhejiang probintziako estazio meteorologiko batean.

Gune menditsuetan hainbat eraikin eraitsi ditu uholdeak, eta hildakoak sei baino ez diren arren, desagertuak askoz gehiago dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morakot tifoia Aldatu lotura Wikidatan