Morfologia (hizkuntzalaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hizkuntzalaritzan, morfologia (grezierazko morphé, forma, eta logos, tratatua) gramatikaren zati bat da. Hitzak ikasten ditu ikuspuntu formaletik, beren harremana esanahiarekin, eta hitz berrien edota hitz formen formatze prozesuak.

Gramatika tradizionalean, morfologiari analogia deitzen zitzaion. Morfologia hitza, lehen biologiaren arloan aplikatuta, XIX. mendean erabiltzen hasi zen.

Morfologiak hitzen prozesu flexionalak ikertzen ditu, hau da, bariazio nominalak (genero eta zenbakia...) eta aditz paradigmaren bariazioak (pertsona, denbora...), morfologia flexiboa bezala ezagutzen da.

Deribazioa eta konposizioa ere aztertu beharko du (morfologia deribatiboa). Beste aldetik, hitzei karakterizazio funtzionala ematen die. Azken gai honetan, morfologia eta sintaxia hurbil egon daitezke. Ikasketa hauen arteko mugak ez daude argi, morfologiak sintaxiaren zati batzuk dituelako eta alderantziz ere bai, adibidez: "Larrosa gorria da eta kotxeak gorriak dira", hortik morfosintaxia sortu da.

Bi ikuspegi eman ditzakegu: batetik, unitatea eta prozesua, non harremana duten unitateak bata bestetik deribatzen diren (ogiak-ogi); bestetik, unitatea eta disposizioa, propietate distribuzionalen ikerketan oinarrituta.

Atal honetan beharrezkoa da morfosintaxia zer den azaltzea, zeren liburu eta hiztegi guztietan agertzen baitzaigu; beraz, nahiz eta wiki honetan ez agertu, berehala azalduko dugu:

Ikus, gainera