Moriskoen kanporatzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moriskoen egozketa» orritik birbideratua)
Moriskoen ontziratzea Valentziako grao edo portuan.

Moriskoen kanporatzea[1] (gaztelaniaz: expulsión de los moriscos) 1609 eta 1613 artean Filipe III.a Espainiakoak hala aginduta bere erresumetatik moriskoen egoztea izan zen.

Lehendabizikoz Valentziako Erresumatik (1609ko irailaren 22an), gero Andaluziatik (1610eko urtarrilaren 10ean), Extremadura eta Gaztelatik (1610eko uztailaren 10ean), Gaztelako koroatik, Aragoiko Erresumatik eta Kataluniako printzerritik (1610eko maiatzaren 29an), eta azkenean, Murtzia eta Granadako Erresumatik (1610eko urriaren 8an) eta valle de Ricote eskualdetik (1613ko urrian) kanporatu zituzten. Kanporatzea egin ondoren, 1611ko martxoaren 25ean Madrilen prozesioa egin zuten eskerrak emateko.[2] Guztira 300.000 morisko izan ziren kanporatuak, gehienak Valentziatik eta Aragoitik, bere biztanleriaren herena eta seirena, hurrenez hurren, galdu zituztenak.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1492- Errege Katolikoek Granadako erresuma konkistatzen dute.
  • 1499- Lehenengo derrigorrezko bihurketak, (hau da kristau bihurtzera derrigortuak) Granadako Mudejarrei, Cisneros Kardenalak agindua.
  • 1501/2- Gaztelako Mudejarrei behartzen zaie bihurtzea edo kanporatuak izatea.
  • 1516- Tradizio Musulmanak debekatuta geratzen dira, neurri hau 10 urte eta gero bertan bera uzten da.
  • 1525/6- Aragoiko Mudejarrei, bihurketa behartzen zaie.
  • 1562- Granadan hizkuntza Arabiarra debekatzen da.
  • 1566- Arabiar karakterekin idatzitako testu guztiak debekatzen dira.
  • 1569/70- Alpujarretako matxinada gertazen da, Moriskoak menderatuak dira eta Gaztelako hainbat lekutatik sakabanatuak.
  • 1609, apirilak 9- Lermako Dukea, Felipe III-naren balidoak, Espainiako erreinu guztietako Moriskoak kanporatzearen agintea ematen du.
  • 1609, irailak 30- Balentziako Moriskoen kanporatzea hasten da.
  • 1610- Aragoi eta Kataluniako Moriskoen kanporaketa hasten da.
  • 1611/4- Gaztelako Moriskoak kanporatuak dira, kanporaketaren prozezua bukatzen da.

Kanporaketaren aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendean Iberiar Penintsulan 3 kultura esberdin bizi ziren: Judua, Musulmandarra eta Kristaua. 1492.urtean juduak kanporatuak izan ziren eta Granadako erreinu musulmandarra menderatua izan zen Errege Katolikoen partez. Baina zin egin zieten musulmandarrei bere kultura, erlijioa eta hizkera mantendu ahal izango zutela. Penintsulan geratu ziren musulmanei "mudejar" deitzen zitzaien eta gehienak Granadan eta Valentzian bizi ziren .

Hurrengo urteetan mudejarrei kristautasunera sartzeko planak hazi ziren: lehenengotan bihurketa boluntarioak eta laster derrigorrezkoak, Cisneros Kardenalak aginduta 1499. urtean, Granadan eta beranduago Gaztela eta Aragoiko erreinuetan. Bihurtutako mudejarrei, "morisko" izena jarri zieten.

Elizaren eta Gobernuaren parte bat, ez zeukaten nahiko bihurketekin, zeren eta moriskoek oraindik praktikatzen zituzten haien tradizio musulmanak.

Denbora pasata eta presioa handituz gero (hizkuntza, janzkerak eta idazkera debekatuz, adibidez), 1569. urtean Alpujarretako matxinada gertatu zen. Granadako moriskoak menderatuak izan ziren eta Gaztelako erreinutik sakabanatuak.

Urte honetatik kanporaketara moriskoentzat gauzak bakarrik okertu egin ziren.

Kanporaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1609.urtean, Felipe III.a Espainiako erregeak, kanporaketaren erabakia hartu zuen. Guztira 300.000 morisko joan behar izan ziren Espainiatik hurrengo urteetan. Haietatik gutxi gorabehera heren bat Gaztelatik eta bi heren Aragoitik.

Gehienak itsasoz joan egin ziren Afrikako iparraldera baina batzuk Frantzian bukatu zuten.

Aginteak behartzen zien moriskoei, herria uztera bakarrik gainean eraman ahal zutenarekin eta kasu batzuetan, seme-alaba txikiak utzi egin behar zituzten atzean.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, ondorio demografiko eta ekonomiko larriak egon ziren leku batzuetan: moriskoak populazioaren zati handi bat zirelako, eta haien falta nabaritu zen.

Beste aldetik, Eliza eta Gobernuko jende asko nahi zuen moduan herrian kultura eta erlijio bakarra geratu zen ordutik aurrera: kristaua.

Moriskoen aldetik, hasieran ez ziren ongi etorriak izan Afrikako iparraldean: bertakoek kristau moduan ikusten zituztelako. Baina denborarekin ohitzen joan ziren eta beren lekua egin zuten herrialde horretan. Adibidez, Gaztelako morisko asko, Salé deitutako hirian geratu ziren eta hor errepublika bat sortu zuten, piraterian oinarritua; Espainiako kostaldeak erasotzen.

Kristauek moriskoengan zuten beldur nagusiena hau zenː Afrikako iparraldeko musulmanei laguntza eskatzea penintsula erasotzekoa. Kanporaketen ondorioz, kristauen beldurra areagotu egin zen eta Alpujarretako matxinadan izan zuen bukaera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Domínguez Ortiz, Antonio; Vincent, Bernard. (1993). Historia de los moriscos. Vida y tragedia de una minoría. Madril1 argitaletxea= Alianza Editorial, 198 or. ISBN 84-206-2415-2...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]