Moriskoen kanporatzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moriskoen ontziratzea Valentziako grao edo portuan.

Moriskoen kanporatzea[1] (gaztelaniaz: expulsión de los moriscos) 1609 eta 1613 artean Filipe III.a Espainiakoak hala aginduta bere erresumetatik moriskoen egoztea izan zen. Lehendabizikoz Valentziako Erresumatik (1609ko irailaren 22an), gero Andaluziatik (1610eko urtarrilaren 10ean), Extremadura eta Gaztelatik (1610eko uztailaren 10ean), Gaztelako koroatik, Aragoiko Erresumatik eta Kataluniako printzerritik (1610eko maiatzaren 29an), eta azkenean, Murtzia eta Granadako Erresumatik (1610eko urriaren 8an) eta valle de Ricote eskualdetik (1613ko urrian) kanporatu zituzten. Kanporatzea egin ondoren, 1611ko martxoaren 25ean Madrilen prozesioa egin zuten eskerrak emateko.[2] Guztira 300.000 morisko izan ziren kanporatuak, gehienak Valentziatik eta Aragoitik, bere biztanleriaren herena eta seigarrena, hurrenez hurren, galdu zituztenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2.   Domínguez Ortiz, Antonio; Vincent, Bernard (1993), Historia de los moriscos. Vida y tragedia de una minoría, Madril1 argitaletxea= Alianza Editorial, 198. orrialdea, ISBN 84-206-2415-2. .


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.