Morokil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Morokila artirina uretan egosi eta irabiatuz egiten den ahi edo orea da. Euskal Herriko jaki tradizionala izan da urte askoz, baina gaur egun ez da horren arrunta.

Morokila egiteko, artirina ur eta gatzarekin egosten da, eta jateko orduan esnea eransten zaio, eta kasu batzuetan eztia ere bai. Antzina, etxerik aberatsetan uraren ordez esnea erabiltzen zen zuzenean morokila egiteko.

Azken aldian italierazko polenta hitza entzuten hasi da morokilaren parekoa den janari italiar bat Euskal Herriko dendetan agertzen hasi den neurrian.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.