Morris Swadesh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Morris Swadesh (Holyoke, Massachusetts, 1909 - 1967) hizkuntzalari estatubatuarra zen.

Swadeshek ekarpen handiena glotokronologiaren esparruan emango du. Arlo honek hizkuntzen genealogia zehaztea du helburu. Eta berariaz landutako tresna da Swadesh zerrenda delakoa (lexiko-estatistika), ehun-berrehun berba oinarrizkok osatua eta bi edo hizkuntza gehiagoren artean denboran zehar izandako hartu-emana irudika dezakeena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegigintza Swadeshen kezketako bat izan zen

Gurasoak judu errusiarrak ziren, eta beraienetik jaso zuen hebreera.

Chicagoko unibertsitatean graduatu zen 1930ean, eta Yalekoan lortu zuen doktoratzea 1933an. Edward Sapir-en ikaslea izan zen unibertsitate honetan. Nootka eta chitimacha hizkuntzen azterketen ingurukoak izen ziren bere aurreneko ikerlanak; bigarren hori hizkuntza isolatua dela ondorioztatu zuen.

1937an Mexikora abiatzen da, hizkuntza indiarrak gertutik ikertzeko asmoarekin: Indiar Hizkuntzen Batzarreko eta Indiar Arazoetarako Saileko zuzendari jardun zuen. 1939an Tarasco Egitasmoa bideratzen du Michoacanen. 1941ean Estatu Batuetan da berriro, hiztegigintza lanetan, hango Armadak eskatuta. Aldi horretakoak dira txinera, birmaniera, errusiera eta gaztelera inguruko hainbat ikerlan, batik bat hiztegigintzarekin zerikusia zutenak. Komunista izatea leporatuta, McCarthyren erabateko jazarpen sasoi hartan , 1949an baztertua da AEBetan, eta 1953an Mexikok onartuko du eta han ibiliko da irakasle hil artean (1967ko uztaila).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Newman, Stanley. (1967). Morris Swadesh (1909-1967), Language, 43.
  • Price, David H. (1997). Anthropologists on Trial. Paper presented at the Annual Meeting of the American Anthropological Association, Washington, D.C., November 1997. http://homepages.stmartin.edu/fac_staff/dprice/AAA97.htm
  • Price, David (2004) Threatening Anthropology: McCarthyism and the FBI's Surveillance of Activist Anthropologists. Durham: Duke University Press. ISBN 0-8223-3326-0
  • Swadesh, Morris. (1950). Salish internal relationships. International Journal of American Linguistics, 16, 157-167.
  • Swadesh, Morris. (1952). Lexicostatistic dating of prehistoric ethnic contacts. Proceedings American Philosophical Society, 96, 452-463.
  • Swadesh, Morris. (1955). Towards greater accuracy in lexicostatistic dating. International Journal of American Linguistics, 21, 121-137.