Mortimer Jerome Adler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mortimer Jerome Adler

Bizitza
JaiotzaNew York1902ko abenduaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalo Alto2001eko ekainaren 28a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta hezitzailea
Enplegatzailea(k)Columbia Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakAristoteles, John Locke, Tomas Akinokoa eta Hans Vaihinger (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
IMDB: nm3566289 Edit the value on Wikidata

Mortimer Jerome Adler (New York, 1902ko abenduaren 28a - San Mateo , Kalifornia, 2001eko ekainaren 28a) estatubatuar filosofoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Columbiako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1923-1929 bitartean psikologia-irakaslea izan zen bertan. Chicagoko Unibertsitatean, berriz, zuzenbide-filosofia irakatsi zuen 1930etik 1952ra. Urte horretan, Filosofia Ikerketarako Erakundea sortu zuen San Franciscon, eta hainbat filosofia-lan idatzi zuen erakunde horrentzat, besteak beste, etika gaiak lantzen dituen The Conditions of Philosophy (1965, Filosofiaren egoera).

Dialektika arlokoak dira Adlerren filosofia-ekarpen nagusiak. Zenbait gaitan iritzi berriak eta pertsonalak adierazten bazituen ere, beste batzuetan ez zebilen bere garaian Platonek eta Aristotelesek defendatu zutenetik urrun, batez ere azken horiek dialektikaren eta elkarrizketaren artean ezarri zuten loturari dagokionez.

Argitalpen-arloan ere lan asko egin zuen Adlerrek. 1945 eta 1952 artean, Great Books of the Western World (Mendebaldeko Munduaren Liburu Handiak, 54 liburuki) argitaratu zituen Robert Hutchinsekin batera. 1969an The Annals of America (Amerikako urte-liburuak, 20 liburuki) delakoen argitaratzaile eta 1974an argitaratutako Encyclopædia Britannica-ren (Entziklopedia Britainiarra) 15. edizioaren plangintza-zuzendari ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mortimer Jerome Adler Aldatu lotura Wikidatan