Morton Feldman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Morton Feldman, Amsterdam 1976

Morton Feldman estatubatuar musikagilea izan zen (New York, 1926 - 1987). Pianoa ikasi zuen, eta gero konposizioa lantzen hasi zen. Margolarien New Yorkeko galerietara joan zale zen, eta hango pintura espresionista abstraktuak aztarna utzi zion. 1950eko hamarkadaren hasieran, John Cage ezagutu zuen, eta harreman horrek eragin handia izan zuen Feldmanen ibilbidean. Earle Brown musikagilearekin eta David Tudor pianistarekin musika-talde bat osatu zuen. Musika notazio tradizionalaren zorroztasunetik askatzen saiatzen den grafismo musikalaren ordezkarietako bat da Morton Feldman. 1950eko hamarkadaren amaieran, grafismo musikala utzi zuen pixkanaka (gai horretako azken lana In Search of an Orchestration da), eta sistema zehatzagoa erabiltzen hasi zen. Feldman soinuen unibertsoaren eta isiltasunaren esploratzaile izan zen. Bizitzako azken urteetan, New Yorkeko Unibertsitateko Edgar Varèse irakasle izendatu zuten, eta Center for Creative and Performing Arts zentroko zuzendari.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]