Moshe Safdie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moshe Safdie.

Moshe Safdie (Haifa, Palestina, 1938ko uztailaren 14a) kanadar arkitektoa da. Etxe aurrefabrikatuen eraikuntzan espezializatua da.

Biografia

McGill Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Montrealen. Lanean hasi zen gero, Filadelfian, eta estudioak zabaldu zituen Montrealen, Jerusalemen eta Bostonen.

Puerto Rico, Israel, Kanada, Estatu Batuak, Senegal, Iran, Boli Kosta, Mexiko eta Australian egin ditu arkitektura-proiektuak. Gainera, eskolak eman ditu McGill, Yale eta Ben Gurion unibertsitateetan. 1978an, Harvard Unibertsitateko hiri-diseinuko irakasle hartu zuten. 1990eko hamarkadatik aurrera, arkitektura-praktikari heldu dio, irakaskuntza bigarren mailan utzita.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moshe Safdie Aldatu lotura Wikidatan