Moskuko oblasta
|
Moskuko oblasta |
|
|---|---|
|
|
|
| Hiriburua | |
| Herrialdea | Errusia |
| Eremua | 45.799 km² |
| Biztanleria | 6.752.727 (2010) |
| Dentsitatea | 146,6 bizt/km² |
| Kokapena: latd=55 |latm=45 |lat=N longd=37 |longm=38 |long=E |
|
Moskuko oblasta (errusieraz: Москóвская óбласть; izen ez-ofiziala: Подмосковье, Podmoskovie) Errusiako lurraldea da, Erdialdeko Barruti Federalekoa. Moskuko oblasta 1929. urteko urtarrilaren 14an sortu zuten ofizialki.
Mosku hiriko biztanleak aintzat hartzeke ere, Moskuko oblasta da Errusian biztanle gehien bizi den oblasta: 2002an 6.618.538 biztanle zeuden. Azaleraz, berriz, beste oblasten aldean ez da handia, 45.799 km² dituenez.
Industria oso garatuta dago Moskuko oblastean: metalurgia, petrolio-findegiak, ingeniaritza mekanikoa, elikagaigintza, energia eta industria kimikoa dira alor indartsu eta nagusiak.
Kokapena [aldatu]
Muga hauek ditu: iparraldera, Tver-eko oblasta; ipar-ekialdera, Jaroslavl-eko oblasta; ekialdera, Vladimir-eko oblasta; hego-ekialdera, Riazango oblasta; hegoaldera, Tulako oblasta; hego-mendebaldera, Kalugako oblasta; eta Smolensk-eko oblasta mendebaldera. Oblastaren erdialdean Mosku hiria dago, baina ez da oblasteko parte.
Kanpo-loturak [aldatu]
Koordenatuak: 55°45′N 37°38′E / 55.75°N 37.633°E