Moulinsart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chevernyko Gaztelua, Moulinsarten diseinurako oinarria izan zena

Moulinsart, Mendebaldeko Europako tokiren batean dagoen herria, eta bertatik gertu Moulinsart gaztelua, guztiak, Hergé marrazkilari eta komikigile belgikarrak idatzi eta marraztutako Tintinen komikietako fikziozko tokiak dira.

Beharbada, Valoniako tokiren batean kokatuta, Tintinen abenturetan, une zehatz batetik aurrera, Tintin protagonista, bere zakur Milu, Haddock kapitaina, Tournesol irakaslea eta Nestor etxezainaren ohiko bizileku da. Bere bizileku bereizgarriena Chevernyko Gazteluan inspiratua dago, Loira eskualde frantziarrean dagoena, baina Hergék alboko bi hegalak kendu zizkion, eraikin xaloagoa bihurtze aldera.

Moulinsart, lehen aldiz, Adarbakarraren sekretua izeneko abenturan agertzen da. Garai horretan, anaia gaizkile batzuen bizilekua da, Tintin eta Haddock kapitainarekin borrokatuko duten gangster antikuario bikote bat. Abenturaren amaieran, gaztelua, François de Hadoque zaldunarena izan zela deskubritzen da, honek, Luis XIV.a Frantziakoagandik opari bezala jaso zuelarik kortsario bezala eginiko bere lanengatik sari bezala. Zaldun hau, kasualitatez, Haddock kapitainaren arbasoa da, baita Tintin eta Haddock kapitainak, abentura osoan zehar bila ibiliko diren altxorraren jabea ere. Haddock kapitainak, orduan, gaztelua erosten du, eta bere lanpostuan mantentzen du Nestor etxezaina.

Ordutik, Moulinsart Tintinen ia abentura guztietan agertzen da, Kastafioreren bitxiak izeneko komikiaren istorio osoa, gazteluan bertan eta bere inguruetan gertatzen da.

Kronologikoki eta argumentuari dagokionez, Adarbakarraren sekretua eta Rackham Gorriaren Altxorrari jarraitzen dion komikian, Kristalezko 7 bolak, Haddock, aristokrata bihurtuta ikusten da, bere etxe berriagatik txundituta, pixkana-pixkana, aberats berriaren harrokeria galtzen joango den arren. Tintin, oraindik bere pisu txikian bizi dela dirudi (datu bitxi bezala, Moulinsart erosi aurretik, Haddock Kapitaina, Tintinen eraikin berean bizi zen, solairu bat gorago).

Gaztelutik gertu dagoen hiria, dirudienez, ondo hornitua dago: tren geltoki bat, Lactas izeneko esnetegia, haitzurdingile bat, Isidore Boullu, orkestra bat, Moulinsarteko Armonia, Sanzot harategia, inaustari bat, Émile Vanneau, udal zabortegi bat eta jendarmeria postu bat ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]