Mouloud Feraoun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aljeriar idazlea eta irakaslea (Tizi-Hibel, Kabilia Handia, 1913 - El-Biar, 1962). Frantsesez idatzi zuen. Berberiarren eta Kabiliako nekazarien bizimoduari buruzko gauza bitxiak kontatu zituen bere obretan. Kabilian eta Aljeren irakasle izan zen; bizitza osoa irakaskuntzan eta Aljeriaren independentziaren aldeko ahaleginetan eman zuen. O.A.S.ek hil egin zuen. Obrak: Le fils du pauvre (1950, Behartsuaren semea); bertan haurtzaroko gorabeherak kontatzen ditu; La terre et le sang (1953, Lurra eta odola), Les chemins qui montent (1957, Goranzko bideak). Liburu horietan guztietan eta Egunkarian (1962) bere herriko aztura zaharrekiko maitasuna eta bi zibilizazioetan banatuta egoteagatik noraezean zebiltzan herrikideenganako kezka adierazi zuen. Poesia-itzulpenak ere egin zituen, Poésies de Si Mohand (1954, Si Mohand-en poesiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]