Mousteriar
| Historiaurreko aroak |
| Pleistozenoa |
|
|
|
| Holozenoa |
|
Mousteriar Erdi Paleolitoaren barnean kokatua dagoen kultura arkeologikoa da, K. a. 300.000-30.000 bitartean hedatu zen, Würm I eta Würm II glaziazioak nahiz bien glaziazioen arteko aroan, bertan Neanderthalgo gizakia izan zelarik. Kultura honetako izena Frantziako hego-mendebaldeko Dordoina departamenduan dagoen Perigord eskualdeko Le Moustier izeneko harpetik datorkio, bertan 1860an Gabriel de Mortillet-ek historiaurreko kultur litikoa topatu zuen, 1907an topatutako Homo neanderthalensis gizakiari lotu ohi zaiolarik. Kultur edo industria litiko hau nagusiki silex eta kuartzitan oinarritzen da, bere ohiko lanabesak honako hauek direlarik: arraska, puntak, arrakalatzaileak, atzealdeko labanak...
Ziur aski Acheulear kulturan jatorria du. Europa eta Ekialde Hurbilan jazo zen.
| Aurrekoa Acheulear kultura |
Mousteriar kultura K. a. 300.000– k. a. 30.000 |
Ondorengoa Châtelperroniar kultura |