Moxa
Wikipedia(e)tik
Moxa jatorriz txinatarra den eta Japonian eta ekialdeko herri askotan zabaldu den antzinako medikuntzako tratamendua. Eguzki-lorearen esentziaz edo Artemesia moxa landarearen orriez betetako kono batzuk azalean itsatsi eta erre egiten dira, eta sortzen duten berotasunari esleitzen zaio sendatze-ahalmena. Moxak lotura estua du akupunturarekin.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.