Mozambikeko itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mozambikeko itsaslasterra[1] Indiako ozeanoko itsaslaster bat da, Afrikako ekialdeko kostaren ingurukoa, Mozambikeko kanalean barrena (Mozambikeren eta Madagaskar uhartearen artean), hegoalderantz higitzen diren ur azal epelek osatua.

Hasieran itsaslaster konstante eta indartsutzat jo bazen ere, gerora satelite bidez, itsasontzi bidez eta bestelako neurketa batzuen bidez lortutako datuek adierazten dute ez dela benetako itsaslaster konstante bat, aldi labur batzuetan ager badaiteke ere. Itsaslaster klasikoa ez bada ere, egiaztatuta dago zurrunbilo handi, epel eta antiziklonikoak Mozambikeko kanalean barrena hedatzen direla hegoalderantz. 300 km-rainoko diametroa izan dezakete, eta gehienezko biratze-abiadura ia 1 m/s izan daiteke. Iparraldean zazpi bat zurrunbilo agertzen dira urtean, eta lau bat hegoaldean. Mozambikeko kanaletik irtendakoan, zurrunbiloek aldaketak eragiten dituzte Agulhasko itsaslasterrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]