Mr. Jones (1993ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mr. Jones (euskaraz Jones jauna) 1993ko Mike Figgis ingeles zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Richard Gere, Lena Olin, Anne Bancroft, Tom Irwin, Delroy Lindo eta Lauren Tom aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jones jauna (Richard Gere) desoreka bipolarra duen gizona da, ondorioz bizipoz eta euforia handiko denboraldiak eta joera depresioa eta suizidak dituen denboraldiak izan ohi ditu. Euforia denboraldi horietako batean Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniaren kontzertua eskeintzen ari diren antzoki bateko armailatik jauzi egin eta ikusle denen harridurako filarmonika zuzentzen hasiko da, ondorioz polizia etorri, atxilotu eta eroetxe batean sartuko dute. Eroetxe honetan Libbie psikiatrak (Lena Olin) Jonesen kasuan interesa ipiniko du, elkar maitemindu, biak oheratu eta bere psikiatra ikuspuntutik Jones bere muturreko joerekin den bezalako dela onartzen ikasiko du.

Aktoreak

Kanpo loturak