Mufti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mufti turkiarra, XVII. mendeko marrazki espainiarra, Vatikanoko Liburutegi Apostolikoa

Mufti bat (arabieraz مفتي, Mufti, turkieraz müftü) islamdar sunita jakintsu bat da, lege islamikoa (xaria) interpretatzeko gai dena. Gai erlijiosoan azalduz, Mufti bat diakono bat bezala kontsidera daiteke biztanleria sunitarentzako. Muftiat edo Diyanet bat Muftien batzarrei deritze.

Mufti batek, orokorrean, Iftaa ikastaro bat burutu behar du eta hurrengo baldintzak bete behar ditu epaiak (fataawa) igorri ahal izateko. 5 dira:

  1. Musulmana izan behar du.
  2. Pubertaro adina izan behar du gutxienez.
  3. Bidezkoa eta konfiantza merezi duena.
  4. Ijma; jakintsua.
  5. Azkarra eta buru ona izatea.

Lehen hiru puntuekin, aditu guztiak ados daude. Laugarrenarekin, aditu gehienak.

Herrialde batzuetan egitura politikoa ofizialki islamean oinarritzen dira (Iran edo Saudi Arabia adib.) edo legeriak bere iturritzat hartzen du xaria (Egiptoko bezala), muftiek, eta bereziki mufti handiak, organo judizial eta legegileak aholkatzen dituzte.

Islam xiitan muftien betebeharra aiatola deritzanek burutzen dute.


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.