Muhammad Naguib

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Muhammad Naguib

Muhammad Naguib (Khartum, Anglo-Egiptoar Sudan, 1901 - Kairo, Egipto, 1984) militarra eta politikaria izan zen, Egiptoko lehenengo lehendakaria.

Palestinarren eta israeldarren arteko 1948-1949ko gerraren ondoren, hartan arabiar tropek izan zuten porrotak eta Farouk I.a Egiptokoa erregearen saldukeriazko politikak eraginik, Ofizial Libreen Elkartea sortu zuen armadaren barnean. Berrehun eta berrogeita hamar ofizial haien buruetako bat zen Naguib. 1952ko uztailaren 23an, Faruk erregea bota eta Ali Maher jarri zuten horiek gobernuko buru. Armadako buru, berriz, Naguib egin zuten. Uztailetik irailera bitartean, nekazaritzako erreforma egiten hasi zen gobernu berria. Irailean Ali Maherrek uko egin zion gobernuko buru izateari. Naguibek hartu zuen haren lekua, eta Gerrako eta Itsas armadako ministro karguak. Naguib parlamentuaren aginpidea berriz indarrean jartzearen aldeko zen. 1954ko azaroaren 14an, harekin Ofizial libreen taldeko izan zen Nasser koronelak kendu zuen aginpidetik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muhammad Naguib Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
'Kargua sortu zen'
Egiptoko presidentea
Coat of arms of Egypt.svg

1953 - 1954
Ondorengoa
Gamal Abdel Nasser


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.