Muhammad Tawfiq
Wikipedia(e)tik
Muhammad Tawfiq Egiptoko kedivea edo erregeordea (Kairo, 1852 - Helwan, 1892). Turkiarrek bere aita Ismail Paxa kargutik kendu zutenean, Tawfiqek hartu zuen haren lekua (1879). 1881ean, mugimendu nazionalistako buru zen Arabi izendatu zuen Gerra ministro. 1882an, britainiarrek bere armadak garaitu, eta haien kontrola onartu behar izan zuen. 1884an, Sudanen zuen aginpidea galdu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.