Muharram

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muharram (arabieraz المحرّم) islamiar egutegiaren lehenengo hilabetea da. Urteko lau hilabete sakratuetako bat denez ezin da borrokatu. Izena haram hitzetik, "debekatua", erakarri zuten. Hilabete honetan xiitek Husayn ibn Aliren zauriak gogoratzen dituzte Ashura egunean.


Islamdar egutegia ilargiaren araberakoa denez, urtea eguzkiaren araberakoa den gregoriotar egutegia baino 15 egun laburragoa da. Horrexegatik muharrama ez da urtero gregoriotar egutegiko egun berean hasten. Azken urteetako muharrama data hauetan da:

AH Lehenengo eguna (AD) Azken eguna (AD)
1431 2009ko abenduaren 18 2010eko urtarrilaren 15
1432   2010eko abenduaren 7   2011ko urtarrilaren 15
1433 2011ko azaroaren 26 2011ko abenduaren 25
1434 2012ko azaroaren 15 2012ko abenduaren 13
1435   2013ko azaroaren 4   2013ko abenduaren 3
1436 2014ko urriaren 25 2014ko azaroaren 22
1437 2015eko urriaren 14 2015eko azaroaren 12
2010 eta 2015 arteko Muharramen datak